Kristobaldegiko komentua

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kristobaldegiko komentua Donostiako Txominenea auzoan dagoen frantziskotar lekaime kontzepzionisten komentu bat da. 1860 urtean eraiki zen, Teresa Burgué donostiar filantropoaren ekimenez, emakume gazte babesgabeei laguntzeko. Zeregin honetan izandako hainbat oztopo direla eta, Sor Patrocinio espainiar lekaimeak eraikina erosi zuen 1866. urtean, eta bere ordenako komentu bihurtu. Eskola ere izan zen 1966 urtera arte. 2011 urtean Donostiako Udalak lekaimeekin akordioa lortu zuen, komentuko lur sailak udalaren esku utzi eta inguruetan Txomin Berria izeneko hirigintza plana aurrera eramateko.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.