Kristrún Frostadóttir
Kristrún Frostadóttir | |||||
---|---|---|---|---|---|
(2021) | |||||
2024ko abenduaren 21a - ← Bjarni Benediktsson
2021eko irailaren 25a - Barrutia: Reykjavík South (en) Hautetsia: 2021 Icelandic parliamentary election (en) | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Reykjavik, 1988ko maiatzaren 12a (36 urte) | ||||
Herrialdea | Islandia | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria |
Kristrún Frostadóttir (Reykjavik, 1988ko maiatzaren 12a) islandiar ekonomialari eta politikaria da. Islandiako lehen ministroa da 2024ko abenduaren 21etik.
Islandiako Unibertsitatean graduatu zen, eta nazioarteko ikasketetan masterra egin zuen Yale Unibertsitatean, eta ekonomian masterra Bostongo Unibertsitatean.
Kazetari gisa lan egin zuen negozio-egunkari batean eta, ondoren, Arlon Bankeko analisi-sailean. Morgan Stanleyrentzat ere lan egin zuen, lehenik New Yorken eta gero Londresen. 2017an, Islandiako Merkataritza Ganberako ekonomialari buru izendatu zuten, eta 2018an, ekonomialari buru Kvika Banken.
2021ean Alþingiko kide aukeratu zuten Aliantza Sozial Demokrataren hautagaitzan. 2024ko azaroko hauteskundeen ondoren koalizio gobernua osatu ahal izan zuen eta 2024ko abenduaren 21ean lehen ministro karguaren zina egin zuen.