Edukira joan

Alþingi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Islandiar Parlamentua
Alþingi Íslendinga
. legegintzaldia
Mota
MotaGanbera bakarra
Zuzendaritza
HizlariaÁsta Ragnheiður Jóhannesdóttir (Sozial Demokratak)
2009ko urriaren 27. urtetik
Osaketa
Eserlekuak63

Alderdi politikoak
Gobernuko alderdiak

Oposaketako alderdiak

Hauteskundeak
Azken hauteskundeak2009
Batzarlekua
Alþingishúsið, Austurvöllur plaza, Reykjavik, Islandia
Webgunea
www.althingi.is

Alþingi (/ˈalˌθiɲcɪ/ ahoskatua; euskaraz: «Batzar nagusia») Islandiako legebiltzar nazionala da, 930ean sortua, Þingvellir izeneko eskualdean, Errepublikako hiriburu Reykjaviketik 45 kilometrora.

Norvegiarekin elkartu ondoren ere, Alþingiak bilkurak egiten segitu zuen eskualdean 1799 arte, zenbait hamarkadaz jarduna bertan behera utzi zenean. 1844an berrezarri zen, Reykjavikera pasa zen urtean. Alþingihúsa, erakunde hori hartzen duen egungo eraikina, 1881ean eraiki zen.

Herrialdeko konstituzioak sei hauteskunde barruti ezartzen ditu, zazpigarrena sortzeko aukerarekin. Lurralde banaketa horietako bakoitzak bederatzi ordezkari aukeratzen ditu. 54 legebiltzarkide haiez gain, alderdi politikoetako bakoitzak herrialdean lortutako ehunekoarekiko eserleku kopuru proportzionala jasotzen du. Hori hala izateko, alderdi batek hauteskundeetan baliozko boto guztien % 5 baino gehiago lortu behar du.

Erakunde horretako egungo presidentea Halldór Blöndal da.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]