Kuba-ko gerra
| Kuba-ko gerra | |
|---|---|
| Jatorria | |
| Egilea(k) | Antonio Zabala |
| Argitaratze-data | 1983 |
| Izenburua | Kuba-ko gerra |
| Argitaletxea | Auspoa |
| Ezaugarriak | |
| Genero artistikoa | bertsolaritza |
| Hizkuntza | euskara |
Kuba-ko gerra Antonio Zavalak atondutako bertso-antologia ezaguna da. 1983an plazaratua, egile desberdinen bertso paperak bildu zituen, euskaldunek Kubako Gerra horretan izan zuten presentzia azaltzeko, hitzaurre interesgarriarekin batera.
Edukia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Dena dela, edukia ez da bakarrik Kubako gerraren ingurukoa: ia aldi berean Filipinetako Independentzia Gerra ere eman zen eta gatazka hori ere bertso hauetan agertzen da, bertan euskaldunak ibili baitziren ere bai. Bertso batzuk, garai hartako kanta-paperetatik hartuak dira; beste batzuk, orduko egunkari eta aldizkarietatik, besteak beste, La Voz de Guipúzcoa Euskal Erria, El Cántabro, Euskalzale... Bertso bakoitzarekin batera Zavalak azalpen ugari eman zuen: non aurkitu zuen, nork idatzi zuen, testuinguru historikoa eta abarreko informazioa bilduz. Orokorrean, testigantza aberatsak bildu zituen liburu honetan.