Kubako urpeko hiria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kubako urpeko hiria
Cuba location map.svg
Kokapena
Estatu burujabe Kuba
Kubako probintziaPinar del Ríoko probintzia
Koordenatuak21°46′21″N 84°50′12″W / 21.772547°N 84.836736°W / 21.772547; -84.83673621°46′21″N 84°50′12″W / 21.772547°N 84.836736°W / 21.772547; -84.836736

Kubako urpeko hiria edo Kubako itsaspeko hiria Kubako Pinar del Ríoko probintziako Guanahacabibes penintsulako kostaldean dagoen urpeko egitura konplexu bat da, hala adierazi dute behintzat aurkitzaileek. Egitura konplexu hau granitoz osatuta omen dago eta hiri baten itxura duela dirudi.[1][2]

Testuingurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2001eko lehenengo hilabeteetan, sonar bidez, eremuari lehenengo argazkiak atera zitzaizkion eta harrizko egitura simetriko eta geometrikoak bezala hartu ziren, hirigune baten antza zutenak eta bi kilometro karratuko azaleran barreiatuta zeudenak. Horretaz gain, 600 eta 750 metro bitarteko sakoneran zeudela jakin zen.[1] Aurkikuntza Pauline Zalitzki itsas-ingeniariak egin zuen, bere senar Paul Weinzweigekin batera. Biak Advanced Digital Communications izeneko enpresa kanadarraren jabeak ziren, urpeko lurren azterketan eta kartografiatze lanetan diharduen enpresa bat da, Kubako gobernuaren baimenarekin egiten du lan.[3] Aipatutako ikerlariek zuzendutako bigarren esplorazio bat gauzatu zen, oraingoan urpeko bideo-robot bat bidali zuten eta honek, sonar bidezko bideo-grabaketak egin zituen. Aipatutako edukiak prozesatzen hasi zirenean iritsi zen ezusteko handiena, egitura piramidalen eta biribilen antza zuten zenbait ustezko eraikuntza aurkitu zituzten, itxuraz, granito zizelkatuz eginiko harrizko bloke erraldoiez osatuak zeudenak. Zalitzkiren esanetan: "Egitura liluragarri bat da, garai batean egiazko hirigune bat izan zela ematen duena. Hala ere, aurretik froga gehiago eduki arte antzina izan zenari buruzko hipotesiak sortzea oso arduragabea izango litzateke."[1]

Irudiak aztertu ondoren, National Geographic-eko John Echave editoreak "anomalia interesgarriak" daudela esan zuen, baina hori edonork esan dezakeena dela ere baieztatu zuen, ez zelako sonarretan eta hauek sortutako irudietan aditua, eta beraz, aurrez aurreko ikerketa bat egin arte egituraren ezaugarriak aztertzea zaila zela adierazi zuen. Robert Ballard ozeanografiako katedradunaren hitzetan: "eremu hori sakonegia da, harritu egingo ninduke gizakiarena izango balitz. Zeure buruari galdetu behar diozu, nola iritsi ziren bertara? Nire bizitzan, sonar bidez sortutako irudi ugari ikusi ditut eta borroi bati begiratzea bezala izan daiteke — batzuetan, jendeak nahi duena ikusten du bertan — datu gehiago izan arte itxaron egingo dut."[4]

Manuel Iturralde itsas geologoak lagin gehiago eskatu zituen lekuari buruzko ondorioak atera baino lehen, eta hauxe esan zuen: "ezohikoak eta oso bereziak diren zenbait egitura aurkitu ditugu, baina natura uste baino aberatsagoa izan daitekeela ezin dugu ahantzi." Aipatutako egiturak egun dauden sakoneran geratzeko berrogeita hamar mila urte beharko lituzketela jakinda, ondorengoa esan zuen: "duela 50.000 urte egun ezagutzen ditugun antzinako kulturek ez zuten halako egiturak sortzeko arkitektura-ahalmenik." Floridako Estatu Unibertsitatean urpeko arkeologiako aditu baten hitzetan: "Esaten dutena egia bada, bikaina izango litzateke, baina halako egiturak garai hartarako oso aurreratuak izango lirateke eta are gehiago, Ameriketan. Hau hala bada, egiturak denboraz kanpo eta lekuz kanpo daudela esan dezakegu."[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Ingelesez) 'Lost city' found beneath Cuban waters. 2001-12-07 (Noiz kontsultatua: 2019-01-25).
  2. McCluskey, John. (2003). «Havana Jam: May, 2001» Callaloo 26 (1): 92–96. doi:10.1353/cal.2003.0021. ISSN 1080-6512. (Noiz kontsultatua: 2019-01-25).
  3. a b «Daily News - Google News Archive Search» news.google.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-25).
  4. (Ingelesez) Cuban underwater city. 2018-10-25 (Noiz kontsultatua: 2019-01-25).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]