Kubota gaztelua

Koordenatuak: 39°43′25″N 140°07′24″E / 39.723481°N 140.123242°E / 39.723481; 140.123242
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kubota gaztelua
100 Fine Castles of Japan
eta
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Akita
Core city of Japan Akita
Koordenatuak39°43′25″N 140°07′24″E / 39.723481°N 140.123242°E / 39.723481; 140.123242
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1604
Webgune ofiziala

Kubota gaztelua (japonieraz: 久保田城 Kubota-jō?) Japoniako Akita hirian dagoen gaztelu japoniarra da. Yadome-jō (矢留城) edo Akita-jō (秋田城) izeneaz ere ezaguntzen da.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nibetsu ibaiaren ezkerrean dagoen muino txiki batean eraikita dago eta inguruko hezeguneek babes naturala osatzen dutenez ez du harresi handirik eraiki. Dorre nagusia ere txikia izan da beti Tokugawa shogunerriaren mesfidantzarik ez izateko.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1602an Satake Yoshinobuk tokugawatarren eskutatik Akita eremua eskuyratu zuen eta 1604an gaztelua eraiki zuen. Inguruan herria eratuz jona zen baina sute batek 1633an gaztelua erre zuen. Bi urte beranduago berreraiki zen. "Kubota izena" lehen aldiz 1647ko agiri batean azaltzen da.

1776ko sute handian herria eta gaztelua erre ziren eta zutik iraun zuena 1778an jotako tximistak erre zuen. Guztia berreraikitzeari ekin zioten eta 1781ean bukatu zituzten lanak. 1797an beste sute batek gazteluaren iparraldeko eraikinak erre zituen.

1868ko Boshin Gerran gazteluak Meiji enperadorearen alde egin zuen baina inguruko samuraiek erasotu zuten. Dena dela gaztelua azkenean errenditu egin zen enperadorearen aurrean. Domeinua desgein eta prefetura eratzean 1872an gaztelua bazterrean utzia izan zen eta 1880ko sute berri batek ia erabat suntsitu zuen. 1892an santutegi xintoista bat eraiki zen gazteluaren eremuan eta 1896an hiriko parkea bihurtu zen.

1989an gazteluko yagura (harresiko dorre txikia) bat eraiki zen hiriko turismoa bultzatzeko eta 2001ean sarrerako atea berreraiki zen.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]