Akita

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Akita
秋田市
 Japonia
Akita skyline.jpg
Flag of Akita, Akita.svg Symbol of Akita, Akita.svg
Administrazioa
Herrialdea  Japonia
Uhartea
Eskualdea
Prefektura
Honshu
Tohoku
Akita
Alkatea Motomu Hozumi Itzuli
Jatorrizko izena 秋田市 (Akita)
Geografia
Koordenatuak 39° 43′ 11″ N, 140° 06′ 09″ E / 39.719722222222°N,140.1025°E / 39.719722222222; 140.1025Koordenatuak: 39° 43′ 11″ N, 140° 06′ 09″ E / 39.719722222222°N,140.1025°E / 39.719722222222; 140.1025
Akita hemen kokatua: Japonia
Akita
Akita
Akita (Japonia)
Akita in Akita Prefecture Ja.svg
Azalera 905,67 km²
Mugakideak Yurihonjō Itzuli, Daisen Itzuli, Kitaakita Itzuli, Semboku Itzuli, Katagami Itzuli, Ikawa Itzuli, Kamikoani Itzuli eta Gojōme Itzuli
Demografia
Biztanleria 306.178 bizt. (2019ko urriaren 1a)
Dentsitatea 352 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1889ko apirilaren 1a
Telefono aurrizkia 018
Ordu eremua UTC+09:00
Hiri senidetuak Vladivostok, Lanzhou, Passau, St. Cloud (Minnesota) eta Kenai Peninsula Borough Itzuli
http://www.city.akita.akita.jp www.city.akita.akita.jp

Akita (japonieraz: 秋田市 Akita-shi?) Japoniako Honshu uharteko Tōhoku eskualdeko hiri bat da, Akitako prefeturako hiriburua. 2014ko erroldaren arabera 318.926 biztanle ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Japoniar paleolitotik jadanik populatua izan zen eremua. Jizōden arkeologia eremuan Jomon eta Yayoi aroetako tresna ugari aurkitu dira.

Nara Aroan, 733 urtean, Yamato gorteak Akita gaztelua eraiki zuen bertako Emishi leinuak gobernatu ahal izateko. Sengoku Aroan bertako samurai ugarik agindu zuten bertan baina Edo Aroan Tokugawa shogunerriaren menpeko Satake leinuak Kubota domeinuaz jabetu ziren eta Kubota gaztelua eraiki zuten.

1868ko Meiji berrezarkuntzaren ondoren domeinua desagertu eta Akita prefetura ezarri zen, Akita bera hiriburu zuela. Akita udalerria 1889an eratu zen. 1898an Japoniar Armadaren basea ezarri zen bertan eta 1902an trebidea iritsi zen.

1914an Kurokawa Petrolio findegia eraikitzearekin batera garapen ekonomiko handia izan zuen hiriak. Dena dela Bigarren Mundu Gerran hau izan zen arrazoi nagusia hiriak bonbakatzeko.

1983an lurrikara batek jo zuen baina ez zuen kalte handirik izan.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Akita prefeturaren kostaldeko lautadan kokaturik dago. Omono ibaiak zeharkatzen du hiria eta Japoniako itsasoan itsasoratzen da.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Akita, 1971-2000)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 13.7 19.8 21.0 28.0 31.8 33.7 37.9 38.2 35.4 28.9 23.3 21.4 38.2
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 2.7 3.1 6.9 13.6 18.5 22.8 26.4 28.6 24.2 18.2 11.6 5.8 15.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) −2.7 −2.7 −0.5 4.8 9.9 15.1 19.4 20.9 16.0 9.3 3.7 −0.2 7.8
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −19.8 −24.6 −19.5 −7.2 −1.4 4.1 8.9 9.0 3.1 −1.4 −5.4 −18.7 −24.6
Pilatutako prezipitazioa (mm) 114.4 92.0 93.0 117.6 122.8 127.5 178.1 181.9 177.9 160.7 183.5 163.8 1713.2
Prezipitazio egunak (≥ 0.5 mm) 24.0 20.0 17.5 13.2 12.5 11.2 13.6 11.0 13.6 15.6 19.8 23.6 195.6
Elur egunak (≥ 1 mm) 27.1 23.7 16.9 2.2 0 0 0 0 0 0.1 6.6 20.7 97.3
Eguzki orduak 44.6 65.6 135.7 175.0 191.4 178.0 171.5 200.4 154.9 148.1 84.7 47.6 1597.4
Hezetasuna (%) 73 72 68 68 72 76 79 77 76 73 72 73 73
Iturria (1): Japan Meteorological Agency
Iturria (2): 観測史上1~10位の値(年間を通じての値)

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiritik gertu, Japoniako petrolio-porturik garrantzitsuenetako bat dago. Petrolio-findegia, zurgintza, metalurgia eta ehungintza dira industria nagusiak.

Nekazaritzak ere pisu handia du, batez ere arrozaren kultiboak.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Akita