Kula World
Kula World | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1998 |
Izenburua | Kula World |
Jatorrizko herrialdea | Suedia |
Argitaletxea | Sony Interactive Entertainment |
Banatze bidea | CD-ROM (en) eta deskarga digitala |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | puzzle bideojokoa |
Joko-modua | Jokalari anitzeko modua eta bakarka jokatzeko modua |
Euskarria | PlayStation eta Android (mul) |
Sarrera gailua | agintea eta ukimen-pantaila |
Adin-sailkapena | |
Irakur dezake | Android (mul) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Twice a Man (en) |
Kula World (Roll-away edo Kula Quest izenez ere ezaguna) puzzle joko bat da, Sonyren Play Stationerako sortua. Bertan jokalariek Kula (hondartzako baloia) kontrolatzen dute, askatasunera eramango dituzten irteerak ireki ahal izateko beharrezko giltzen bila. Bonus mailak eskuratzeko, gero "BONUS" hitza eratuko duten bost fruta bildu behar dira. Bonus maila hauetan hainbat sari aurkituko dituzte jokalariek. Jokalari baten puntuazioa zeropekoa denean, honek jokoa galtzen du.
Jokalariak hainbat oztopo ere aurkituko ditu bere bidean, hala nola segadak edo lurrazal gaitzak (puntu jakin batera joan ezinez lurraren egoeragatik). Jokalariak, gainera, maila bakoitza burutzeko denbora tarte mugatua du, nahiz eta mailan zehar aurkitu dituen hareazko erlojuak batuz denbora apur bat erosteko aukera izango duen.
Jokalari anitzeko modua ere badakar jokoak, erlojuaren aurkako era eta "Copycat" izeneko jokoa bere baitan dituena, zeinean jokalari batek bi mugimendu egin behar dituen (aurrera joz, biratuz edo jauzi eginez), eta hurrengo jokalariak bi mugimendu horiek kopiatzeaz gain beste bi berri egin behar dituen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau informatikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |