Edukira joan

Kunimundo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kunimundo

Bizitza
Jaiotza?
HeriotzaPanonia, 566 (egutegi gregorianoa) ( urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Familia
AitaThurisind
Seme-alabak
Haurrideak
Jarduerak
Jarduerakerregea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaarianismoa

Kunimundo (567an hila), gepidiarren azken erregea izan zen VI. mendean.

565ean piztu zen lombardiar eta gepidirren arteko gerra, azken hauek lombardiarren nagusitasunaren aurrean Justino II.a bizantziar enperadoreari laguntza eskatu ziotelarik, trukean Sirmio hiria emango ziotela aginduz (egungo Sremska Mitrovica, Serbian), euren hiriburua zena. Lombardiarrak garaituak izan ziren eta Kunimundok ez zuen bere agindua bete eta Sirmio mantendu zuen.

Lombardiarrak orduan abaroekin aliatu ziren. Kunimundok berriz agindu zion Justinori Sirmio emango ziola, baina orain enperadoreak euren aliantza sinestaraziko dio lombardiarrei neutral mantenduko dela dioen bitartean. Sirmio tropa bizantziarrei emana izango da hiria zaintzen zuten soldadu gepidiarrak borrokara bil zitezen.

567an lombardiar-abaro aliatuek gepidiarrak erabat garaitu zituzten, hauen erregea hilez eta hauen lurralde guztiak abaroekin banatuz, Justino II.ak Sirmio mantendu zuen bitartean. Lombardiarren errege zen Alboinok Kunimundori burua moztu zion honen burua kopa bezala erabiliz. Gainera, gerra harrapakin bezala Kunimundoren alaba zen Rosamunda hartu zuen.


Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.