Edukira joan

Kutxa Kultur Artegunea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kutxa Kultur Artegunea
Kutxa Kultur Artegunea Irudi gehiago
Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Arkitektura
Deskribapena
Irekitze data2015
Webguneahttp://www.kutxakulturartegunea.eus/


Kutxa Kultur Artegunea Kutxa Fundazioak bultzaturiko erakustokia da, Tabakalera eraikinean dagoena eta gutxi gorabehera 900 m2 dituena, bi solairutan banatua, batera edo banaturik funtziona dezaketenak, tamaina handiko erakusketa bat edo aldi berean bi erakusketa txikiago egin daitezkeelarik. Bi mailak konektatzen dituen arkitektura-jokoak eta industria-izaerak konfigurazio berezia ematen diote aretoari.

2015ean irekia,  erakusketa-aretoa Kutxa Fundazioaren programazioa osatzeko helburuaz sortu zen. Areto berri honen erakusketa-ildoak argazki-erakusketak soilik izango ditu ardatz.

Argazkigintza beti izan da ardatz garrantzitsua Kutxa Fundazioaren kultura-estrategian. Kutxa Fototeka ─ argazki-artxiboa, hau ere Tabakalera eraikinean dagoena─ da Fundazioak duen ondare-aktiborik garrantzitsuenetako bat.

Argazkigintza publiko orokorrari hurbiltzea eta ezagutaraztea, arreta berezia eskainiz geure hurbileko inguruneari, horixe da Artegunearen helbururik garrantzitsuenetako bat. Aretoak topaketa-gune bat izan nahi du, ezagutzarako tresna, era guztietako jendearen eskura egongo dena.  

Hezkuntza-proiektuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

 Artea jendeari hurbiltzeko, kultura-trukea eta gaitasun kritikoa sustatzeko gune izateko pentsatua, hezkuntza-lanak garrantzi handia izan du beti Kutxa Kultur Artegunearen proiektuetan.

Gure hezkuntza-proiektuak espezifikoki diseinatzen dira ikusgai dauden erakusketei lotuta, eta hainbat eratako hartzaileengana zuzenduta egoten dira:

  • Familientzako jarduerak
  • Eskola-programak
  • Taldeentzako programak – Helduentzako eta publiko orokorrarentzako jarduerak
  • Premia bereziak dituzten taldeentzat egokitutako programak.

Asteartetik igandera: 11:30-13:30 / 17:00-21:00

Argibide erabilgarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Doako sarrera.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]