Kvarnholmen (Nacka)

Koordenatuak: 59°19′00″N 18°08′23″E / 59.316572°N 18.139672°E / 59.316572; 18.139672
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kvarnholmen (Nacka)
Motapenintsula
Geografia
Map
Koordenatuak59°19′00″N 18°08′23″E / 59.316572°N 18.139672°E / 59.316572; 18.139672
Estatu burujabe Suedia
Suediaren banaketa administratiboaStockholmgo konderria
Suediako udalerriaNacka
Kvarnholmen penintsula eta Kvarnholmsbron zubiaren ikuspegia, 1932 urtean.

Kvarnholmen Nacka udalerrian(Suedia) dagoen penintsula bat da. Stockholm konderrian dago, iparraldean Saltsjön itsasadarra duela, eta hego eta ekialdean Svindersviken badia.

Jatorriz, Kvarnholmen uharte bat zen, Hästholmssundet itsasarteak kontinentetik bereizten zuena. Itsasartea 1970eko hamarkadan bete zen, uharteko industrien garraiobide hobea sortze aldera. Gaur egun, Kvarnholmsbron zubia, Finnberg-eko tunela eta 2016an eraikitako "Kvarnholm konexioa" dira penintsularekin loturak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kvarnholmen ("Kvarneko Artadia"), jatorriz Hästholmen deitzen zena ("Zaldiaren Artadia"), hein handi batean egoera basatian izan zen XVIII. mendearen amaierara arte; orduan Stockholmgo aberatsek udako txaletak eraiki zituzten bertan. Egoera hori XIX. mendearen amaiera arte ere iraun zuen, uhartearen zati batzuk industriarako eta etxebizitzak eraikitzeko erabili ziren arte. Kvarnholmen-en beste izen goiztiar bat Finnsön izan zen ("Finlandiarrena"), ziurrenik garai zaharragoetan finlandiarrek eta Itsaso Baltikoko beste itsasgizonek sarri bisitatzen zutelako.

Svindersviken aldera uhartearen hegoaldeak portu babestuak eskaintzen zituen, besteak beste, Gäddviken eta Hästholmssundet. [1] 1910 inguruan, Hästholm ontziola eraiki zen uhartearen iparraldean. Ontziola, Suediako belaontzi ekoizpen gune nagusietako bat bihurtu zena, geroago Lidingö-ra aldatu zen.

Mapa historikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kvarnen Tre Kronor[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1897an, uhartean Kvarnen Tre Kronor ("Hiru Koroa") zereal-ehotegiak eraiki ziren. Stockholmera itsasoz sartzean ikusten diren adreiluzko eraikin handi eta dotoreak dira. 1992ra arte iraun zuen martxan, eta 2007az geroztik industriagune zaharra etxebizitza, lantoki, eskola eta kultura instalakuntzetan bihurtzeko prozesuan abian da. [2]

Hästholmen Kvarnholmen bihurtzen da[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hästholmen-etik Kvarnholmen-era izen-aldaketa 1930eko hamarkadan uhartean izan zen garapen azkarrarekin lotuta dago. Izan ere, postarekin arazoak izaten zituzten, Östergötland- eko Ödeshög udalerrian dagoen izen bereko herria dagoelako.

Etxebizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kvarnholmen-en terraza-etxea 1930.

XIX. mendearen amaieran Hästholmen ekialdean Fredriksberg etxaldea zegoen, XVII. mendean arrantza gune gisa sortua, eta XVIII. mendeaz geroztik opor leku bezala erabiltzen zena. Antzinako mapa eta deskribapenen arabera, 1900 inguruan guztira lau bizitegi ziren, hainbat eraikin osagarrirekin. Etxeen ekialdean lorategidun terrazak zeuden. Fredriksbergeko eraikin gehienak 1920ko hamarkadan eraitsi zituzten, nahiz eta batzuk 1950eko hamarkadara arte iraun zuten. "Kvarnholm konexioa" eraiki zenean (2016), Fredriksbergen azken eraikinen zimenduak eta lorategien aztarnak eraitsi zituzten.

1900 urtean, Stockholmeko "Superfosfat" fabrikak, bere langileentzako etxebizitza batzuk eraiki zituen Hästholmenen. Horietatik lau 1970eko hamarkadara arte iraun zuten; bi eraitsi behar izan zituzten, eta beste biak berritu. Gaur egun etxebizitza eta irakaskuntzarako lokalak dira.

1928rako, Kvarnen Tre Kronorreko langile kopurua asko handitu zenez, 84 etxebizitza berri eraiki zituzten uhartearen hegoaldeko isurialdean, eta Suediako arkitektura funtzionalista berriaren lehen adibideetako batzuk izan ziren. 1934an, beste 40 apartamentu eraiki ziren. [3]

Konsum denda 1935ean eraiki zen, goiko solairuan lau apartamentu zituen. Konsum 1977ko urtezahar gauean itxi zuten protesta handien ostean, uharteko denda bakarra baitzen. Dendaren eraikina mantentzen da, 2017tik haurtzaindegia delarik. 2018ko maiatzean Kooperatiba Elkarteak Kvarnholmen janari denda berria ireki zuen. [4]

Errepideak eta garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kvarnholmsbron bi solairutan, 1930eko hamarkada.

Kvarnen Tre Kronor lantegia 1898an egin zutenean, irlak ez zuen zuzeneko lur-konexiorik; garraioak gabarraz garraiatzen ziren Stockholmera. Handik, irina eta bestelako produktuak zaldiz eta karroz garraiatzen ziren trenbidera edo erosleengana.

1923an, Kvarnholmsbron zubia eraiki zen, Hästholmssundet zeharkatuz. Henriksdalerako bidea nahiko hondatua zegoen eta 1925ean konpondu zuten; Suediako hormigoizko lehen errepide pribatuetako bat izan zen. [1]

1927ko abuztuan, autobus linea ezarri zen Kvarnholmen eta Stockholm artean.

1928-30ean eginiko etxebizitzekin lotuta, beste zubi bat eraiki zen lehendik zegoen Kvarnholmsbron-en gainean. 1932ko urriaren 5ean inauguratu zen, eta Suediako bi solairuko lehen zubia izan zen. [5] Hala ere, goiko solairua 1985ean bota zuten. Kamioi bidezko merkantzien garraioa errazteko, 1970eko hamarkadan Finnbergeko tunela zulatu zuten. Honekin lotuta, trafikoa ahalbidetzeko Hästholmssundet itsasartea bete egin zen.

Eraikin zaharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikin berriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kultura-ondarea zaintzeko interes nazionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1989an, Kvarnholmen uharteko eraikinak ondare kultural izendatu ziren, gizarte-geruza ezberdinen bizi-baldintzen, garraio-teknologiaren eta arkitekturaren garapenaren adibide gisa.

Kvarnholmen ekialdea, Djurgårdenetik ikusia. Kvarnen Tre Kronor lantegiaren eraikina 1930eko hamarkadan (ezkerrean) eta 2010 urtean (eskuinean). Kvarnholmen ekialdea, Djurgårdenetik ikusia. Kvarnen Tre Kronor lantegiaren eraikina 1930eko hamarkadan (ezkerrean) eta 2010 urtean (eskuinean).
Kvarnholmen ekialdea, Djurgårdenetik ikusia. Kvarnen Tre Kronor lantegiaren eraikina 1930eko hamarkadan (ezkerrean) eta 2010 urtean (eskuinean).


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Kvarnholmsvägen: Beskrivning av vägens historia och kulturvärden inför breddning, Johan Aspfors, Nacka kommun, januari 2012, s. 2
  2. Kvarnholmen Utveckling AB (KUAB)
  3. Informationstavla på platsen
  4. Coop har öppnat på Kvarnholmen, publicerad 3 maj 2018
  5. Kvarnholmsvägen: Beskrivning av vägens historia och kulturvärden inför breddning, Johan Aspfors, Nacka kommun, januari 2012, s. 3

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]