Kyokushinkai

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kyokushinkai (極真会館 Kyokushinkai, euskaraz "Azken Egiaren Elkartea" edo "Behin Betiko Egiaren Elkartea") karate mota bat da, Masutatsu Oyama japoniar-korear arte-martzial irakasleak 1953. urtean sortua.

Karate mota honen filosofia norberaren hobekuntza pertsonalean oinarritzen da, buruaren eta gorputzaren kontrolaren bidez. Helburua borroka errealean eraginkorrago izatea da. Karate mota honetan nabarmenak dira gogortasuna, diziplina eta entrenamendu gogorrak. Gaur egun gehien praktikatzen den karate mota da, 40 milioi praktikanteekin.

Eraginak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kyokushinkairen sortzaileak, Masutatsu Oyamak, zuzeneko borrokan esperientzia handia lortu zuen bizitzan zehar. Hegoaldeko korean egon zen bitartean kung fu borroka praktikatu zuen irakasle txinatar batekin. Geroago, Japoniara emigratu zuenean boxeoa eta Shotokan karatea ikasi zuen, Gichin Funakoshirekin, Shotokanaren sortzailearekin. Disziplina hartan gerriko beltza lortu eta 4. danera heldu. Geroago Daito-Ryu Aiki Jujutsu praktikatu zuen (aikido deritzon estiloaren aurrekaria), Kotaro Yoshida irakaslearekin, eta Goju Ryu karate mota, So Nei Chu korearrarekin. Geroago Masahiko Kimura judoka ezagutu zuen, zeinek judoan hastera bultzatu baitzuen. Wasedako unibertsitateko judo taldean parte hartu zuen, eta disziplina horretan ere gerriko beltza lrotu eta 4. danera heldu zen.

Karate mota hau sortzeko Oyama bere bizitzan zehar egindako arte-martzialetan inspiratu zen, Shotokana, Goju Ryua, Boxeoa, Judoa eta ondoren Muay Thaya, bere ideiak garatzeko.

Karate kyoukushinean babesik gabe borrokatzen da, aurkariaren parean, kolpeak oso gogor emanez, aurkariari konortea galarazi eta "knock out" delakoa lortzeko. Karate praktikante hauek oso jasankorrak bihurtzen dira, kolpe askori eutsiz, eta askoz gehiago emanez. Karate honen bitxikeria kolpeak aurpegian ostikada bidez soilik eman daitezkeela da, inoiz ez esku edo besoekin.

Kyokushinkai karate motan kolpeak oso gogor ematen dira, Okinawako karate klasikoaren filosofia jarraituz (ichigeki hissatsu: kolpe bat, garaipen bat). Ideia hori oraindik indarrean dago Oyamaren ikasleentzat. Oyamak bizirik zegoenean esan zuenez, "1000 egun behar dira hasiberri bihurtzeko, eta 10000 irakasle izatera heltzeko".

Gaur egun, Oyamaren ikasle zen Akiyoshi (Shokei) Matsui arduratzen da disziplina zuzentzen duen elkarteaz, IKO (International Karate Organisation) delakoaz.

Kyokushinkai motaren jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1964an, Oyama sortu zuen haren Munduko Sede, Kyokushinkai izena hartuz, esan nahi duena Egia altuagoaren eskola (Kyoku:altuena; Shin: egia edo errealitatea). Kyokushinkai karate Shotokanaren kolpeak ditu, gorputzeko indarra eta mugimendu zirkularrak Goju Ryurenak, geroago Muay Thaietik, judotik eta boxeotik ostikada baxuak sartu zituen. Hortik ahurrera 120 herrialdeetara hedatu zen, munduko arte-martsialeko xederik handienetariko bat bihurtu da, Japonen ere.

Teknika eta Entrenamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kyokushina, karate-do mota tradizional bezala, (kihon) teknikan oinarritzen da, forma (kata) eta borrokan(kumite).

Kihonen Jatorriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teknika Shotokan eta Goju Ryu karate motetik dator, baita boxeo, judo eta muay thaietik.

Kyokushinean irakaslea ikasleak prestatzen ditu lehengo minututik borrokarako. Lege asko ditu lesio larriak ez izateko.

Kihon Geiko edo teknika basikok egiten dira, teknika hauek bitan bananduta daude:

Ate Waza, non ikaslea ikasten eta praktiktzen ditu kolpeak eta kolpeak geldiarazten eskuekin.

  • Ate Waza, non ikaslea ikasten eta praktiktzen ditu kolpeak eta kolpeak geldiarazten eskuekin.
  • Geri Waza non ikaslea ikasten ditu ostikadak eta kolpeak hankekin.

Kata (Forma)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparaldeko Katak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kata basikoak:

Taikyoku Katak:

  • Taikyoku sono ichi ura
  • Taikyoku sono ni ura
  • Taikyoku sono san ura

Pinan Katak:

  • Pinan sono ichi
  • Pinan sono ni
  • Pinan sono san
  • Pinan sono yon
  • Pinan Sono Go

Berdinak baina birekin:

  • Pinan sono ichi ura
  • Pinan sono ni ura
  • Pinan sono san ura
  • Pinan sono yon ura
  • Pinan sono go ura

Beste katak:

  • Naihanchi, edo (teki sono ichi, teki sano ni, y teki sono san)
  • Passai, edo (Bassai Dai)
  • Kanku, edo (Kanku Dai).
  • Sushiho, edo (Gojūshiho)

Hegoaldeko Kata[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kata basikoak:

  • Gekisai Dai
  • Gekisai Sho
  • Sanchin
  • Tsuki no kata

Bestekatak:

  • Tensho
  • Saifa
  • Seienchin
  • Seipai
  • Yantsu

Berezko katak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oyama hil ondoren beste kata batzuk sortu ziren, ostikadak nabarmentzeko.

  • Sokugi taikyoku sono ichi
  • Sokugi taikyoku sono ni
  • Sokugi taikyoku sono san

Kata hau Sosai Oyamak sortu zuen Japoneko smaurai baten ohorez, Miyamoto Musashi.

  • Garyu

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]