Edukira joan

L'Europe galante

Wikipedia, Entziklopedia askea
L'Europe galante
Jatorria
Egilea(k)André Campra
Sorrera-urtea1697
Estreinaldi-data1697ko urriaren 24a
Ezaugarriak
Hizkuntzafrantsesa
LibretistaAntoine Houdar de La Motte
Bestelako lanak
MusikagileaAndré Campra

IMSLP: L'Europe_galante_(Campra,_André) Edit the value on Wikidata

L'Europe galante (euskaraz Europa galantea) opera-ballet ballet bat da. Musika André Camprak konposatu zuen Antoine Houdar de la Motteren libreto gainean. Lehen aldiz Académie Royale de Musiquen interpretatu zen, 1697ko urriaren 24an, Marin Maraisen agindupean. Lanak sarrera eta lau entrée ditu.[1]

Opera historiako lehen opera-ballettzat hartzen da, gai beraren inguruan, kasu honetan maitasuna lau herrialde desberdinetan, Frantzian (entrée 1), Espainian (entrée 2), Italian (entrée 3) eta Turkian (entrée 4). Beraz, ez du narratiba amankomuna.

Arrakasta handia izan zuen eta 1775era arte aldian-aldian aurkeztu zen. Opera hau oso gutxitan antzezten da gaur egun; Operabaseren estatistiketan lau emanaldirekin agertzen da 2005-2010 aldian, André Campraren lehena izanik.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Anthony, James R (1992), "Europe galante", The New Grove Dictionary of Opera, Stanley Sadie editorea (Londres) ISBN 0-333-73432-7.
  2. https://www.operabase.com/statistics/es

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]