L'amour est un oiseau rebelle

Wikipedia, Entziklopedia askea
L'amour est un oiseau rebelle
Carmen (en) Itzuli, Geraldine Farrarren, Louise Homerren, baliorik ez eta ezezaguna musika-lana
Egilea(k)Carmen (en) Itzuli, Geraldine Farrar, Louise Homer, baliorik ez eta ezezaguna
Sorrera-urtea1873
Estreinaldi-data1875eko martxoaren 3a
IzenburuaL'amour est un oiseau rebelle (Habanera)
Jatorrizko herrialdeaFrantzia eta Frantziako Hirugarren Errepublika
Ezaugarriak
Genero artistikoahabanera eta erromantizismoa
Hizkuntzafrantsesa
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko
Deskribapena
Honen parte daCarmen
HitzakHenri Meilhac (en) Itzuli eta Ludovic Halévy
Bestelako lanak
MusikagileaGeorges Bizet
Natalia Kutateladze, 2020

"L'amour est un oiseau rebelle" (euskaraz "Maitasuna txori menderakaitz bat da"), Habanera izebubuaz ezaguna baita ere, Georges Bizeten Carmen operaren aria ospetsua da. 1875ean sortua izan zen. Zinemari esker oso ezaguna egin da.

Gaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Maitasun kantu errebeldea da, opera frantsesaren lehen ekitaldiko mezzosopranorako aria. Antzezlea Carmen da, izaera sendoko ijito espainiar ederra, Sevillako (Espainia) Tabako Fabrikako zigarrogilea, opera girotuta dagoen tokia. Sebastian Iradierren habanera batean oinarrituta dago, "El arreglito" izenekoa, nahiz eta Bizetek melodia herrikoia zela uste zuen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ariaren partitura Sebastian Iradier musikariaren "El Arreglito" habaneratik egokitu zen. 1863an argitaratu zen lehen aldiz; Bizetek abesti herrikoia zela pentsatu zuen. Beste batzuek 10 urte lehenago hil zen konpositore batek idatzitako zerbait erabili zuela esan ziotenean, ohar bat gehitu zuen berak prestatu zuen ahots-partituraren lehen edizioan. Nahiz eta opéra osoaren libreto frantsesa Henri Meilhac eta Ludovic Halévyk idatzi, habaneraren letra Bizetek egin zuen.

Habanera 1875eko martxoaren 3an interpretatu zuen lehen aldiz Galli-Mariék Opéra-Comiquen. Bizetek behin baino gehiagotan berridatzi zuen Habanera, bera (eta Galli-Marié) berarekin pozik egon baino lehen. Nietzschek, Carmenen miresle sutsuak, esan zuen "ironikoki probokatzailea" zen ariak Eros gogorarazten zuela, antzinakoek pentsatzen zuten bezala, jostari liluragarria, deabruzko bihurria ".

Hitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

L'amour est un oiseau rebelle,
que nul ne peut apprivoiser,
et c'est bien en vain qu'on l'appelle,
s'il lui convient de refuser.

Rien n'y fait, menace ou prière,
L'un parle bien, l'autre se tait,
et c'est l'autre que je préfère,
il n'a rien dit, mais il me plaît.

Korua

L'amour! l'amour! l'amour! l'amour!

L'amour est enfant de bohème,
Il n'a jamais, jamais, connu de loi.
Si tu ne m'aimes pas, je t'aime.
Et si je t'aime, prends garde à toi!

L'oiseau que tu croyais surprendre,
Battit de l'aile et s'envola;
L'amour est loin, tu peux l'attendre,
Tu ne l'attends plus, il est là!

Tout autour de toi, vite, vite,
Il vient, s'en va, puis il revient.
Tu crois le tenir, il t'évite.
Tu crois l'éviter, il te tient.

Korua

L'amour! l'amour! l'amour! l'amour!

Maitasuna txori errebeldea da.
inork menderatu ezin duena,
eta alferrik da deitzea,
berak uko egitea aurreikusten badu.

Alferrik da.
mehatxatu edo erregutu.
Batek ongi hitz egiten du, besteak isilik;
eta bestea nahiago dut;
ez du ezer esan, baina gustatzen zait.

Korua:
Maitasuna! Maitasuna! Maitasuna!

Maitasuna ume arlote bat da,
inoiz ez du legerik ezagutu.
Maite ez banauzu, maite zaitut;
eta maite bazaitut, kontuz ibili!

Harritu uste zenuen txoria,
hegoak astindu eta hegan egin zuen...
Maitasuna urrun dago, espero dezakezu;
ez itxaron gehiago, eta hortxe dago!

Zure inguruan, azkar, azkar;
badator, badoa, gero itzultzen da.
Baduzula uste duzu, ihes egiten dizu;
saihesten zenuela uste izan zenuen, eta berak zauzka.

Korua:
Maitasuna! Maitasuna! Maitasuna!.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]