Carmen

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Carmen, Mériméek berak eginiko akuarela

Carmen literaturako pertsonaia, Prosper Mériméek izen bereko eleberrian sortua (1945). Maitasun eta heriotzazko kontakizuna da, eta Carmen askatasunaren, erotismoaren eta patuaren irudi bihurtzen da bertan. Beste obra askoren iturburua izan da Carmen: opera (G. Bizet, 1875), balleta (R. Petit, 1949), zinema (Carmen, J. Feyder, 1926; Carmen Jones, O. Preminger, 1954), etab. Jatorrizko obran, Don José euskalduna da (Elizondokoa), Carmenek bera Etxalarkoa dela dio eta euskaraz mintzatzen dira zenbait pasartetan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

- Ikus obraren aurkezpena bilketa.eus gunean