Léon-Paul Fargue

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Léon-Paul Fargue
Léon-Paul Fargue, Maurice Ravel, Georges Auric, Paul Morand.jpg
Bizitza
Jaiotza Paris1876ko martxoaren 4a
Herrialdea  Frantzia
Lehen hizkuntza frantsesa
Heriotza Paris1947ko azaroaren 24a (71 urte)
Hobiratze lekua Montparnasseko hilerria
Hezkuntza
Heziketa Lycée Henri-IV
Hizkuntzak frantsesa
Lanbidea
Lanbidea poeta eta idazlea
Enplegatzailea(k) Le Figaro
Mugimendua Sinbolismoa

Léon-Paul Fargue (Paris, 1876ko martxoaren 4a - ib., 1947ko azaroaren 24a) frantses olerkaria izan zen. Mallarméren jarraitzailea zen. Verlaine, Jammes eta Laforgueren bideari jarraituz, lirikotasun neurtu batean azaldu zituen bere fantasia, oroitzapenarekiko leialtasuna eta tristura, prosazko poemetan edo bertso askeetan (Tancrède, 1895; Poèmes, 1912; Pour la musique, 1914). Ohiko ez diren irudiz betetako hizkuntza oparoa erabili zuen; bere sorterriari kantatu zion (D´après Paris, 1932; Le Piéton de Paris, 1939) eta Parisko gizartea, artistak eta eskulangileak goraipatu zituen bere kroniketan (Haute Solitude, 1941; Refuges, 1942; Lanterne magique, 1944; Méandres, 1947; Portraits de famille, 1947).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Léon-Paul Fargue Aldatu lotura Wikidatan