Edukira joan

Lídia Quinan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lídia Quinan
federal deputy of Goiás (en) Itzuli

Bizitza
JaiotzaCampinas1937ko uztailaren 16a
Herrialdea Brasil
Lehen hizkuntzaportugesa
HeriotzaGoiânia2024ko ekainaren 29a (86 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Onofre Quinan (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Brasilgo Demokraziaren Mugimendua

Lídia Araújo Quinan (Campinas, 1937ko uztailaren 16aGoiânia, 2024ko ekainaren 29a[1]) brasildar erizain, enpresaburu eta politikaria izan zen, Brasilgo Alderdi Sozialdemokratako kidea. 1986tik 1987ra Goiás estatuko lehen dama izan zen, eta 1995etik 2003ra diputatu federala[2].

Paulo Freire de Araújo eta Cyra Nogueira de Araújoren alaba zen. 1955etik Goiás estatuan bizi izan zen. 1957an Anápolisko Florence Nightingale Erizaintza Eskolan graduatu zen. Onofre Quinanekin ezkondu ondoren, senarraren enpresa-taldeko presidenteordea izan zen, eta kargu horretan zegoela, Goiásko Merkataritza eta Industria Elkargoan sartu zen[2].

1980an Brasilgo Demokraziaren Mugimenduan sartu zen eta senarraren ibilbide politikoa jarraitu zuen. 1986ko otsailaren 13tik 1987ko martxoaren 15era Goiásko lehen dama izan zen, senarra estatuko gobernadorea izan baitzen[3]. Lau urte geroago, Onofre Quinan senatari hautatu zuten, eta bere emaztea diputatu federala izan zen 1994tik 1998ra. Hurrengo urtean Brasilgo Alderdi Sozialdemokratan sartu zen.

Brasilgo Eliza Presbiterianoko kidea zen[4]. 2024ko ekainaren 29an hil zen Goiânian, 86 urte zituela[1].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Portugesez) «Ex-deputada Lídia Quinan morre aos 86 anos» Poder 360 2024-06-30 (Noiz kontsultatua: 2024-07-27).
  2. a b (Portugesez) «Lídia Quinan» Câmara dos Deputados (Noiz kontsultatua: 2024-07-27).
  3. (Portugesez) «Iris deixa Goiás com um vice em sintonia com seu trabalho (online)» Jornal do Brasil (Rio de Janeiro): 4. 1986-03-15.
  4. (Portugesez) «Evangélicos no Congresso» Folha de São Paulo 1995-09-17 (Noiz kontsultatua: 2024-07-27).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]