Lóczy institutua
Lóczy institutua Emmi Pikler medikuak Budapesten sortutako institutu bat da.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikulu edo pasarte honek eduki, gramatika, hiztegi edota ortografia akatsak ditu. Lagundu nahi baduzu, zuzendu ezazu. |
Bigarren Mundu Gerra eta gero, 1946an, ailegatu zen Emmi Pikler Budapestera, gerraren ondorioz guztiz suntsituta zegoen herrialde batera. Bertan gobernu hungariarrak Sehaska-etxea umezurztegia esleitu zion, zehazki Loczy-ko Sehaska-etxea. Garai hartan ez ziren inondik inora kontuan hartzen haurren beharrak, ez arlo fisikoa, ez psikikoa, ezta emozionala ere. Hortaz, Loczy-ko Sehaska-etxean behar-beharrezkotzat jo zuten familia giro atsegin eta erosoa sortzea haurren behar fisiko eta psikikoak landu ahal izateko. Emmi Piklerren eta Sehaska-etxean lan egiten zutenen kezka nagusia haurren ongizate fisikoa, psikikoa eta afektiboa zen, baita baldintza hoberenak eskaintzea ere. Hori jakinda, XX.mendean, Piklerrek hezkuntza aktiboa sustatu nahi izan zuen, alegia haurren beharretan eta helduekin izan beharreko harremanean oinarritutako hezkunta. Hori dela eta, haurtzaroaroa ulertzeko era berria indarrean hasi zen haurren beharrekin lotuta.
Tratatzeko era egokiak eta heziketak, eta ikerketa aplikatua direla eta, 1961n Loczy "Hogar Infantil de Metodología Aplicada" bihurtu zen, eta 1970ean, "Metodología, Puericultura eta Educación" izatera aldatu zen. Azken horretan, haien eginbeharrekoen artean Hungariako beste Sehaska-etxeei sostengu profesionala eta metodologikoa ematearen beharra egon bazegoen.
Loczy-ko faseak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Emmi Piklerrek zaintzainleak umeak zaintzeko behar izandako printzio pedagogiko batzuk garatu zituen, zaintzaileak formatzeko helburuarekin. Hala ere, pediatrak horrekin umeenganako ikuskera desberdina sustatu nahi du; horretarako, helduaren jarrera aldatu behar da eta haurraren harremanari dagokionez, bakoitzaren rola eraldatu behar da berdintasuna eta errespetua lortzeko. Beraz, Loczy-ko hezkuntza-taldean aritzen diren profesionalak hainbatekoak dira: pedriatrak, pedagogoak, psikologoak, erizainak beste hainbat batzuen artean. Hori jakinda, kalitatezko zaintzak eta jarduera autonomoak lau printzipio egituratzen dituzte:
- Autonomiaren balorea, motrizitatearen, jolasaren eta ekintza autonomoaren garapen askearen bitartez.
- Harreman afektibo pribilegiatuaren balorea, zaintza fisiologikoen bitartez.
- Egonkortasunaren eta haurrenganako zaintza jarraituaren balorea, hezitzaile erreferentearen bitartez.
- Haurra bere buruarekiko eta bere inguruarekiko kontzientzia izatea, errespetuaren eta haurraren egunerokotasunean izandako iniziatibaren bitartez.
Gaur eguneko egoera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaur egun, Loczy Emmi Pikler institutua deitzen da eta fundazio bat da, non ekonomia gehiena donazio internazionalen mende dagoen.
Budapesteko Pikler-Loczy institutaren, gaur eguneko haurrentzako Loczy Fundazioa, lantze pedagogikoa honako bide honen bidez garatzen da:
- Haur Hezkuntzako hezkuntza zentroa.
- Gurasoen eta haurren bitartez familientzako zerbitzua (familia espazioak).
- Mundu osoko profesionalentzako formazio zentroa.
- Haurren eta umetxoen hezkuntzari eta garapenari buruzko ikerketa zentroa.
2007-2008ko urtean, Loczy-k 0-3 urte bitarteko Haur Hezkuntza sortu zuen, eta 2011ko apirilean, Sehaska-etxea bertan behera utzi zuten. Momentu horretan, harrera-etxeek umezurtzak ia guztiz ordezkatu zuten. Hala ere, nahiz eta zailtasunetik libre egon, Haur Hezkuntza bere helburuak lortzeko borrokan jarraitzen du.
Erreferentzia bibliografikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Emmi Pikler y el instituto Lóczy | Pikler Lóczy Euskal Herriko elkartea» www.piklerloczy.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).
- ↑ Izagirre, Elena Herrán. (2015-03-10). «Pikler-Lóczy Eredua: zaintzea denean hezkuntzaren abiapuntua» Tantak 26 (2) (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).
- ↑ «Didáctica de la Educación Infantil - Emmi Pikler y el Instituto Lòczy de Budapest» didacticaeducacioninfantil.wikispaces.com (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La propuesta pedagógica de Emmi Pikler.» Fun4us 2017-02-07 (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Emmi Pikler» La casita de Nachete 2016-12-06 (Noiz kontsultatua: 2018-03-29).