Emmi Pikler

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Emmi Pikler
Pikler emmi pikler012 simcopy.jpg
Bizitza
Jaiotza Viena1902ko urtarrilaren  9a
Herrialdea  Hungaria
Heriotza Budapest1984ko ekainaren  6a (82 urte)
Familia
Ezkontidea(k) György Péter Itzuli
Jarduerak
Jarduerak pediatra eta psikiatra

Emmi Pikler (1902-1984), pediatra, autorea eta mintzalaria izan zen, eta haurtzaroko zaintza arduratsuan oinarritutako hausnarketak sustatu nahi zituen. 1946.urtean, Budapesteko (Hungaria) abegi-etxeaz arduratu zen aldaketa handiak eginez. Bere helburua, 0-6 urte bitarteko haurren autonomia eta integritatea babestea zen. Abegi-etxea 2011.urtean itxi zen, baina 2006.urtetik Pikleren Haurren Zainketarako Institutoa bihurtu zen; haurreskola eta formazio zentroa bezala funtzionatzen. Gaur egun arte funtzionatzen ari da Piklerren pedagogia mantentzeko, hau da, haur eta ume txikian errespetuarekin zaintzea. Horren ondorioz, mundu osotik elkarteak sortu dira, Piklerren pedagogia eta bere eginkizunak zabaltzeko.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emmi Pikler Hungarian jaio zen 1902 ko urtarrilaren 9an. Vienan medikuntza ikasi zuen, eta 30 eko hamarkadan pediatra bezala lan egiten zuen familiekin. 1946. urtean Budapesteko Lóczy kaleko abegi-etxearen zuzendaria izan zen, 30 urtetan zehar (gaur egun Pikler Institutua deitzen dena). Honetan, umezurtzak hartzen zituzten(3) Piklerrek garapen egokiena emateko metodo aproposena bilatu zuen; baita ere kontuan hartu behar da, haurtzaro on bat edukitzea eta gurasoekin ez egoteagatik sortzen diren arazoak ekiditzea garrantzitsutzat hartzen zuela.(2)

Nahiz eta Lóczy zaintza metodo berritzailea aurrera eraman ume txikiei bere garapenean laguntzeko, hezitzaileek ezin dute ama ordezkatu. Hala ere, Instituzio honetan umeen eta haien zaintzaileen arteko harreman beroak sortzea lortu zen. Haur bakoitzaren banakako zainketetan eskainitako arreta esklusiboaren bidez, egunerokotasunaren koherentziaren bidez eta behar indibidualei egokitutako erantzunen bidez, eman ahal zen.[1]

Lóczy institutuaren zabalkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lóczy institutuak bere metodo pedagogikoa horrela zabaltzen du:

  • Haur-hezkuntzako hezkuntzako zentroa.
  • Familientzako Zerbitzuak,jolas-taldeak, umeen eta gurasoen taldeak.
  • Mundu osorako profesionalei bideratuta dagoen Formakuntza Zentroa.
  • Haur eta umeentzako garapen eta hezkuntzara bideratuta dagoen Ikerketa Zentroa.[2]

Piklerren metodoaren printzipioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Piklerren Pedagogiaren Printzipioak hurrengoak dira, besteak beste.

-Lehenengo printzipioa autonomia-balioa da, zein motrizitate autonomoaren bidez, jokoaren bidez eta jarduera autonomoaren bidez eragin ahal den.

-Helduak ez du zuzen eskuhartu behar umearen jarreran edo mugimenduan. Helduak umearen konpetentzietan konfidantza izan behar du.

-Garrantzia asko ematen dio umearen afektibitateari, helduaren eta umearen arteko harremanei. Zaintzen bidez, erlazio txeratsu pribilegiatuaren balioa garatzen da ere. Horrekin batera, erreferentziazko hezitzailearen bidez, haurrarenganako arduren jarraitutasuna eta egonkortasunaren balioa eman daiteke.

-Errespetuaren eta haurraren eguneroko bizitzako ekimenaren sustapenaren bidez, haurrari bere buruarekiko eta bere ingurunearekiko kontzientzia hartzea lortzen da.Haurra sujetu aktiboa da eta bere partehartzea bilatu behar da.[3]

- Hezitzaileak une oro narratu egiten diote haurrari egingo diotena, baita bere baimena eta partehartzea eskatu ere.

-Espazio zabala eta seguroa eta arropa egokia eman behar zaio jarduera aurrera eramateko.

Printzipio hauek errespetatu behar dira, umearen egonkortasuna ez apurtzeko. .[4]

Piklerren metodoa eguneroko arduretan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurren bizitzako lehenengo aldian, ezaugarri ezberdinak garatu dezakete, adibidez berak bakarrik gauzak egitea edo ekintzak berezkotasunarekin egitea. Baina hori emateko helduek transmititzen dituzten baldintzak egokiak izan behar dira, hau da, ingurune seguru bat. Horrez gain, ondo zainduta egoteko, egunerokotasuneko ekintzak modu aproposean egin behar dira-koreografiak elikadurarako eta higiene zaintzetarako.

Piklerrek errespetuan oinarrituta zegoen  hezkuntza sistema bat sortu zuen. Berak, umeen garapen motorra naturala zela, pentsatzen zuen. Helduek ez dute umearen mugimenduan zuzen eragiten, umeak bakarrik egiten du. Helduak ezin dute umeei baldintzatu, aske utzi behar dituzte.

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emmi Piklerrek, hizkuntza ezberdinetan artikulu eta liburu asko idatzi zituen, bere bizitza osoaren zehar. Liburu horietako batzuk hurrengoak dira:

  • “Qué sabe hacer tu hijo”. 1938.urtean argitaratu zen. Liburu honetan 100 haurrei ateratako argazkien bidez, haien garapen motor askea aurkezten da. Horrez gain, haurren gaitasunengan eduki behar den konfiantza eta erlazio txeratsu osasuntsuak eduki behar direla adierazten du. Lan hau, familientzako bideratuta dago.
  • “Moverse en libertad. Desarrollo de la motricidad global”. 1969.urtean argitaratu zen. Bere ikerketa zientifikoaren sintesia da, eta haurraren garapen motor autonomoari buruz hitz egiten du.[5] Liburu honetan Piklerrek gurasoen eskuhartze zuzenak eragiten duen eragozpenak adierazten ditu:
    • Umearen mugimenduaren ahalmenean eragozten da, menperatzen ez duen jarrera batean kokatzen badugu, umeak ezin du jarrera horretatik atera; adibidez buruz behera uztean berak ezin duenean buelta eman.
    • Horrez gain, umeak menperatzen ez duen jarrera batean kokatzen badugu, giharrak bortxatzen ari dira.
    • Azkenik, ezin bada jarreraz aldatu laguntzarekin heldu delako postura horretara, bakarrik egin ahal du heldu baten laguntzarekin. Horrela heldu baten menpe egongo da, eta horrela bere garapen autonomoa oztopatu egiten da.

Emmi Piklerrek azaltzen du, umeak arropa aproposarekin egon behar direla, mugimenduak ondo egin ahal izateko. Egoten diren ingurunea segurua izan behar da, eta helduak aske utzi behar du, bere garapena ondo emateko. Hezitzailearen lanak: behaketa egitea eta erregistratzea umearen garapenaren informazioa, zaintza momentu pribilegiatuetan banakako arreta ematea umeari, espazioa eta material egokiak prestatzea. Haurren eta helduen arteko harremana eraman handikoa eta begirunetsua izan behar da.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]