Hezkuntzaren kalitatea hobetzeko Lege Organikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
LOMCE» orritik birbideratua)
LOMCE legearen aurkako protesta, Gasteizen. 2013ko martxoan.

Espainiako Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Lege OrganikoaLOMCE gaztelaniazko siglez edo Wert legea goitizenaz ezagunagoa— (jatorrizko izena, gaztelaniaz: Ley Orgánica para la Mejora de la Calidad Educativa) 2013. urtean Espainian indarrean sartu zen lege organiko eztabaidatsu bat da, garaiko gobernu eskuindarrak bultzatua, Hezkuntza eta Kulturako ministro José Ignacio Wert zelarik. LOMCE honek 2006tik indarrean zegoen LOE indargabetu zuen.

Besteak beste, Espainiako Hezkuntza Ministerioak autonomia erkidegoetarako irakasgai komunen portzentaje handiagoa finkatu du; euskara eta Espainiako beste hizkuntza koofizialak gutxietsi ditu, aurreko egoeraren aldean; ikasleek 9, 12, 15 eta 18 urterekin egin beharreko Estatu eremuko azterketak ezarri ditu, «Espainiako izaera nazionala» izango duten eduki homogeneoekin (azken bi azterketak, ikasmaila ez errepikatzeko nahitaez gainditu beharrekoak); hezkuntza ibilbide bereziak abiarazi ditu, bigarren hezkuntzatik hasita; eta sexuaren araberako bereizketa egiten duten ikastetxe pribatuei laguntza publikoak ziurtatu dizkie. Legearen proiektuak protesta ugari sorrarazi ditu gizartean, eta horren aurkako protestak eta grebak izan dira.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zuzenbidea Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.