José Ignacio Wert
José Ignacio Wert Ortega (Madril, 1950eko otsailaren 18a - ) espainiar politikoa eta, 2011 urtetik 2015era bitartean, Espainiako Gobernuko hezkuntza, kultura eta kiroletako ministroa izandakoa. Zuzenbidean lizentziatua eta soziologian berezitua, enpresa pribatuan eta administrazio publikoan jardun du hainbat urtetan. Espainiar trantsizioan zehar, eskuineko alderdi zenbaitetan militantea izan da eta 1986 urtean Espainiako Kongresuko diputatu ere aukeratu zuten, 1987 urtean kargua utzi bazuen ere. Ministro moduan, polemika sorrarazi duen politikaria izan da, bere ekimenengatik eta horiek sustatuz egindako adierazpenengatik.
Edurne Uriarte katedradun eta ABC egunkariaren zutabegilearen lagun sentimentala izan da. Gaur egun, Montserrat Gomendio politikariarekin ezkonduta dago.
Artikulu hau Madrilgo Erkidegoko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: José Ignacio Wert |
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: José Ignacio Wert |
- Madrilgo Erkidegoko biografia zirriborroak
- 1950eko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Madrilgo politikariak
- Espainiako ministroak
- Espainiako Alderdi Popularreko politikariak
- Zentro Demokratikoaren Batasuneko politikariak
- Madrilgo zinegotziak
- Madrildarrak
- Madrilgo Complutense Unibertsitateko ikasleak
- Madrilgo Complutense Unibertsitateko irakasleak
- Kultura ministroak