Edukira joan

Estatuko Aldizkari Ofiziala (Espainia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Boletín Oficial del Estado» orritik birbideratua)
Estatuko Aldizkari Ofiziala (Espainia)
LaburduraBOE
Motaaldizkari ofizial
Fitxa teknikoa
Hizkuntzagaztelania
ArgitaletxeaState Agency for the Official State Gazette (en) Itzuli
Gai nagusiaaldizkari ofizial
Identifikadoreak
ISSN0212-033X
boe.es

Estatuko Aldizkari Ofiziala edo EAO (gaztelaniaz: Boletín Oficial del Estado eta bere siglengatik BOE) espainiar Estatuaren aldizkari ofiziala da, hau da, legeak, xedapenak eta derrigorrez erantsi beharreko ekintzak argitaratzen direna.

1978ko Espainiar Konstituzioak bere 9.3 artikuluan honako hau dio: "Konstituzioak arauen publikotasuna bermatzen du". Beraz, legez adierazita dago arauak argitaratzea, argitalpen hori aldizkari ofizialen bidez egiten delarik.

Otsailak 8ko 181/2008 Errege Dekretuaren arabera, Estatuko Aldizkari Ofizialaren egunkari ofizialaren ordenamenduari buruz EAO edo BOEa espainiar Estatuaren aldizkari ofiziala da, legeak, xedapenak eta derrigorrez erantsi beharreko ekintzak argitaratzeko bidea da.

Gorte Nagusiek onartutako legeez gain, Espainiako Gobernuak onartutako xedapenak eta Autonomia Erkidegoek onartutako xedapen orokorrak hartzen ditu.

XVII. mendean inprentak, ia Europa guztian Gazeta edo Aldizkari ugariren agerpena bultzatu zuen; argitalpen hauek ekimen pribatuaren bidez eta soilik informatiboa den eduki batekin agertuko dira.

Espainian fenomeno hau La Relación o Gaceta de algunos casos particulares, así políticos como militares, sucedidos en la mayor parte del mundo, hasta fin de 1660ren sorrerarekin zehazten da 1661eko otsailean, Espainian agertzen den informazio orokorreko lehen egunkaria izan zelarik.

Gazeta edo Egunkari hau, sortua izan zen unean, ekimen pribatuak zuzendu eta administratzen zuen. Egoera hau erabat aldatzen da Karlos III.a Espainiakoaren erregealdian, 1762an Aldizkaria inprimatzeko pribilegioa Koroari ematea erabakitzen duena. Honela, argitalpen hau Gobernuaren irizpide eta erabakiak islatzen dituen informazio bide ofizial bat bihurtzen da.

Beranduago, 1836an, Gobernuak adierazten dituen Argibideak Dekretuak eta Aginduak Aldizkarian argitaratzen diren unetik derrigorrez betetzekoak direla ezartzen da. Honela, Aldizkaria, legedi eta araudiak espresatzeko organo bihurtu zen, egundaino mantentzen den ezaugarria.

Izenari dagokionez, Gazetak behin betiko bezala hartzen du Gaceta de Madrid izena 1697an, jada 20 urte lehenagotik, 1677tik hala ezagutzen zen arren. 1936an matxinatutako eremuan aldatuko da izen hau Boletín Oficial del Estado izenagatik, egundaino gazteleraz mantentzen den izena.

Era berean, Inprenta Nazionalaren existentzia Aldizkariaren erantsitako erakunde bezala, jada mende bat baino gehiagoko antzinatasuna duen erabaki baten ondorio da.

Aldizkariaren egiturari dagokionez, 1886an ezartzen da argitalpenak soilik interes orokorreko dokumentuak izango dituela (Legeak, Dekretuak, epaitegien epaiak, Administrazio Publikoaren kontratuak, iragarpen ofizialak eta beste hainbat). Gainera, lehentasun ordena bat ezartzen da xedapenen argitalpenean larritasun irizpideen arabera eta dokumentuak argitaratzeko beste lehentasun ordena bat: Legeak, Errege Dekretuak, Errege Aginduak. Azkenik, sekzio bakoitzaren barnean, argitalpen ordena ministerioen antzinatasunaren araberakoa izan behar dela preskribatzen da, beti Ministro Kontseiluaren Presidentziaren ondoren. Egitura guzti hau 1909ko ekainak 6ko Errege Agindu batek antolatu zuen.

1948, 1957 eta 1960ko arauak eta otsailak 8ko 181/2008 Errege Dekretua Estatuko Aldizkari Ofizialaren ordenamenduari buruzkoa, Estatuko Aldizkari Ofizialaren funtzionamendua osatzen joan dira.

Ekainak 22ko 11/2007 Legeak hiritarrak Zerbitzu Publikoetara modu elektronikoan sartzeari buruzkoa eta lehen aipatutako otsailak 8ko 181/2008 Errege Dekretua Estatuko Aldizkari Ofizialaren ordenamenduari buruzkoaren arabera, 2008ko abenduak 31n azkeneko EAO edo BOE inprimatua argitaratzen da. Une horretatik aurrera paperezko edizioa desagertzen da elektronikoagatik ordezkatzeko, bere webgune ofizialean, dohainik begira daitekeelarik.

Estatuko Aldizkari Ofizialean honako hauek argitaratzen dira:

  • a) Estatuko organoen xedapen orokorrak eta nazioarteko hitzarmen edo konbentzioak
  • b) Autonomia Erkidegoen xedapen orokorrak, Autonomia Estatutuetan eta berauek garatzeko onartutako lege mailako arauetan ezarritakoaren arabera
  • d) Estatuko organo konstituzionalen erabaki eta ekintzak, bakoitzari dagozkien lege organikoetan ezarritakoaren arabera
  • e) Izaera orokorra ez duten xedapenak, ministerio sailen eta Estatuko eta Administrazio Publikoetako beste organo batzuen erabaki eta ekintzak lege edo errege dekretu batek hala adierazten duenean.
  • f) Deiak, zitazioak, errekisitoriak eta iragarpenak lege edo errege dekretu batek hala adierazten duenean.

Ministro Kontseiluak, salbuespen gisa txosten, dokumentu edo komunikazio ofizialak argitaratzea ados lezake, hauen hedakuntza interes orokorrekotzat hartzen bada.

I. Sekzioa: Xedapen orokorrak

  • Lege organikoak, legeak, errege dekretu legegileak errege dekretu-legeak
  • Nazioarteko hitzarmen eta konbenioak
  • Autonomia Erkidegoetako biltzar legegileetako legeak
  • Araudiak eta izaera orokorreko gainontzeko xedapenak
  • Autonomia Erkidegoetako gobernu kontseiluetatik irtendako araudi araugileak

II. Sekzioa: Autoritateak eta pertsonala Bi azpisekziok osatzen dutena:

  • A) Izendapenak, egoerak eta gertakariak
  • B) Lehiaketak

III. Sekzioa: Beste xedapen batzuk

  • Izaera orokorra ez duten eta gainontzeko sekzioei ez dagozkien derrigorrez argitaratu beharreko xedapenek osatua: laguntzak eta diru-laguntzak, bekak, zerbitzu gutunak, maila orokorreko hitzarmen kolektiboak, ikasketa planak, etab...

IV. Sekzioa: Justizia Administrazioa

  • Ediktuak, ohartarazpenak, errekisitorioak eta Epaitegi eta Auzitegietako iragarpenak

V. Sekzioa: Iragarpenak Honela taldekatuak:

  • A) Eskaintza publiko eta esleipenen iragarpenak
  • B) Beste iragarpen ofizial batzuk
  • D) Iragarpen partikularrak

Gainera, Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren autuak adierazpenak eta epaiak argitaratzen diren gehigarri independente bat dago.

Informazioa honako irizpide hauen arabera antolatzen da:

  • Sekzio bakoitzaren barnean, testuen argitalpena, datozen organoaren arabera taldekatuz egiten da, Estatuko lehentasunen ordenamendu orokorraren arabera. Autonomia Erkidegoetatik datozen xedapenak Autonomia Estatutuetako argitalpen ofizial ordenaren arabera argitaratzen dira.
  • Goiburu bakoitzaren barnean testuak arauen hierarkiaren arabera antolatzen dira.
  • Aldizkari Ofizialaren zenbaki bakoitzean bere edukiaren aurkibide bat gehitzen da, aurretik aipatu bezala ordenatua.
  • EAO edo BOEan argitaratutako ekintza, xedapen eta legeen testua ofizial eta benetakotzat hartzen da. Euren aldetik, Autonomia Erkidegoetatik irtendako eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako arauen testuak Autonomia Estatutu ezberdinek ematen dioten izaera du.

Azkenik, legeak, errege dekretu-legeak eta errege dekretu legegileak, behin Erregeak berretsi eta gaztelaniaz Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren, autonomia erkidego ezberdinetako gainontzeko hizkuntza ofizialetan ere argitaratu ahal izango dira. Arau hau betetzeko Espainiako Gobernuaren eta Kataluniako Generalitatea, Galiziako Xunta eta Valentziako Generalitateko Gobernu Autonomikoen arteko elkarkidetza hitzarmenak adostuak daude.

Beste Aldizkari Ofizial batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatuko Aldizkari Ofizialaz gain badaude baita ere gainontzeko lurralde administrazioetako Aldizkari Ofizialak (Autonomia Erkidego bakoitzekoak eta probintzia bakoitzekoak), Europar Batasunetakoak eta Autonomia Erkidegoetako Biltzar Legegileetakoen aldi berean. Euskal Autonomia Erkidegokoa, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria da, eta Nafarroakoa, Nafarroako Aldizkari Ofiziala.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]