La Banda Sin Futuro

Wikipedia, Entziklopedia askea
La Banda Sin Futuro
Datuak
JatorriaDonostia
Musika motapop rock eta new wave musika
Urteak1978—1982
Poch
Alejo Alberdi

La Banda Sin Futuro Donostian eratu zen rock talde bat izan zen, nagusiki gaztelerazko musika egin zuena, Ignacio Gasca Poch-ek sortua eta 1978-1982 urteen artean funtzionatu zuen, Donosti Sound bataiatu zuten mugimenduaren aitzindaritza eginez. Taldeko muinak, Pochek berak eta Alejo Alberdik, Derribos Arias eratuz jarraitu zuten taldearen bidea Madrilera joanda.ç

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poch-ek talde pare batean urratsak eman zituen 1970eko hamarkadaren bigarren zatian, baina bere lehen proiektu propioa Glass Onions izeneko talde bat izan zen, bertsioak egiten hasi zena. Horixe bera berrizendatu zen La Banda Sin Futuro izenarekin, gai propioak sortuz, eta aurreko bertsioei gehituz (Lou Reed, Ramones). Partaideak izan ziren Poch (ahots eta gitarra), Alejo Alberdi (gitarra), Manuel Moreno Paul (bateria), José Tarín (baxuan, zeinarekin Pepo delako batek ere jo zuen)[1].

Lehen fase batean 1981an eten zuten lana, baina 1982an berriro bildu ziren kontzertu baterako, eta Madrilen disko bat grabatzeko aukera izan zuten. Grabaketatik ez zen gauzatu diskorik, ordea, baina materiala (5 abesti) 1997an berreskuratu zuen Subterfuge Records disketxeak 'Grabaciones desinfectadas' argitaratuz[2].

1982an bertan, Madrilen kokaturik kide gehienak, Derribos Arias sortu zen, edo talde hartan bilakatu ziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Poch: Marqués del Tendedero Alto y Bajo. (Noiz kontsultatua: 2021-01-01).
  2. «Grupos Nacionales Nuevaola80: La Banda sin Futuro» Grupos Nacionales Nuevaola80 (Noiz kontsultatua: 2021-01-01).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]