La Batalla (aldizkaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
La Batalla (aldizkaria)
Motaaldizkari
Fitxa teknikoa
Hizkuntzagaztelania
Argitaratze lekuaMontevideo
Gai nagusiaanarkofeminismo
Historia
ErredaktoreakMaría Collazo

La Batalla (euskaraz: «gudua») Montevideon (Uruguai) XX. Mendearen lehen erdialdean agertu zen hamabostekari feminista izan zen

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldizkari honen lehen zenbakia 1915eko uztailean agertu zen, María Collazo zuzendaria zelarik. Idazpurua Periódico de Ideas y de Críticas (Ideien eta Kritiken egunkaria) zuen. La Batallaren artikuluen xedea irakurleen garaiko izpiritu kritikoa piztea eta herrialdearen eta bertako biztanleen etorkizunarekiko kezka zabaltzea zen. Aldizkaria irakurleen ekarpenekin eta Montevideoko Miguelente erreka ondoan egiten ziren piknikekin finantzatzen zen. 1927ra arte argitaratu zen eta 1934an bigarren aldi bat izan zuen. [1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]