María Collazo

Wikipedia, Entziklopedia askea
María Collazo
Collazo, María.jpg
Bizitza
Jaiotza Montevideo1884ko martxoaren 6a
Herrialdea  Uruguai
Heriotza Montevideo1942ko martxoaren 22a (58 urte)
Jarduerak
Jarduerak kazetaria

María Collazo ( Montevideo, Uruguai, 1884ko martxoaren 6a - Ibid ., 1942ko martxoaren 22a ) Uruguaiko hezitzaile eta kazetaria, feminista, sindikalista eta anarkista izan zen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gurasoak galiziar etorkin katolikoak ziren eta zortzi anai-arreba izan zituen. Uruguaiko hiriburuko La Aguada auzoan hazi zen eta mojen eskola batean ikasi zuen. Nerabea zela, Luisek, bere neba nagusiak, ideia anarkistak ezagutarazi zizkion Buenos Airesen. [2]

1902an, Pedreirarekin ezkondu zen, eta harekin lau seme-alaba izan zituen. Montevideon bizi izan ondoren, Buenos Airesen finkatu ziren. Han berehala jarri zen harremanetan zentro anarkosindikalistekin.

1908an, laugarren alaba jaio eta gutxira, Pedreira hil zen. Urte batzuk geroago, Maríak bosgarren alaba izango zuen. Seme-alaba guztiek izen mitologikoak zituzten: Themis, Spartacus, Hebe, Leda eta Venus.

Militantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1907an, Juana Rouco Buela, Virginia Bolten eta Teresa Caporalettirekin batera, besteak beste, Emakumeen Zentro Anarkista sortu zuen, emakumez osatutako Argentinako lehen erakunde libertarioa. Egoitza Buenos Aireseko Gurdi Gidarien Erresistentzia Elkartean zegoen.

Urte berean, Collazok eta Juana Roucok parte hartu zuten hizlari gisa zenbait ekintzatan Maizterren Greban, hau da, Buenos Airesen eta Argentinako beste hirietan, errenten gorakada eta etxegabetzeengatik egindako protesta mugimenduan. Greba amaitu ondoren, Argentinako gobernuak hainbat etorkin sindikalista kanporatu zituen Egoitza Legeaz baliatuz. Collazo deportatuetako bat izan zenez, Uruguaira itzuli behar izan zuen bere familiarekin. [3]

Francisco Ferrer Guardia pedagogo anarkista espainiarraren heriotza zigorraren eta ondorengo exekuzioaren aurkako protestetan parte hartu zuen.

Kazetaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1909an, kolaboratzailea izan zen Juana Rouco Buelak zuzendutako La Nueva Senda egunkari anarkofeministan (1909-1910).

1915ean, La Batalla sortu eta zuzendu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Mujeres Pioneras del Bicentenario. 2013. .
  2. «María Collazo: periodista y anarquista de Uruguay». 2017ko irailaren 4an jatorrizkotik artxibatua. .
  3. Sapriza, Graciela (1988). Memorias de rebeldía: 7 historias de vidas. Montevideo: GREMCU; Puntosur .

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]