La Scapigliata

Wikipedia, Entziklopedia askea
La Scapigliata
Jatorria
Sortzailea(k)Leonardo da Vinci
Sorrera-urtea1500(e)ko hamarkada
IzenburuaLa scapigliata
MugimenduaGoi Pizkundea
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura, panel (en) Itzuli, umber (en) Itzuli, Anbarra eta Berun-zuria
Dimentsioak24,6 (altuera) × 21 (zabalera) cm
Genero artistikoaerretratua
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaGalleria nazionale di Parma (en) Itzuli
BildumaGalleria nazionale di Parma (en) Itzuli
Inbentarioa362
Argumentu nagusiaemakumea

La Scapigliata (Orraztu gabea euskaraz), baita ere Neska burua Leonardo da Vinci margolari errenazentista italiarraren lana da. Lur ilunez, anbar berdexkaz eta albaialdez margotuta dago taula gainean, eta 24,7 cm-ko altuera eta 21 cm-ko zabalera ditu. 1508 inguruan datatua dago. Italiako Parmako Galeria Nazionalean kontserbatzen da. Pintura honek, amaitu gabe egon arren, emakume baten edertasun handia erakusten du. Dimentsioak: 24,7 x 21 zm.[1]

Izenburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolanak ez du izen formalik, baina La Scapigliata ezizenez ezaguna da protagonistaren ile nahasi eta astinduari erreferentzia eginez. La Scapigliatarekin batera beste hainbat izenekin ezaguna izan da, besteak beste, Emakumeen burua, Emakume gazte baten burua, Neska gazte baten burua, Emakume baten burua eta sorbaldak, Neska baten erretratua eta Emakume burua.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dokumentatuta dago 1531tik existitzen zela, baina zalantza batzuk daude benetakotasunari eta, batez ere, datazioari buruz. Estiloaren arabera, 1500. hamarkadan egin zituen marrazki horietako bat dirudi, gaztaroko zenbait gairi berriro heltzen diena, antzinatasunez eta errealismoz tratatuz, modu bolumetrikoagoan. Emakumearen jarrera eta orrazkerarengatik gogoratzen du garai bereko beste marrazki bat, Leda eta zisnea lanerako estudioa, gaur egun Windsorko gazteluan kontserbatzen dena.

Koadroa 1826an Gaetano Callaniren bildumaren salmentan erregistratu zen Galleria Nazionale di Parma-ri, gaur egun dagoen museoari, baina bere existentziaren lehen froga 1531koa izan daiteke, orduan Isabella d'Esteren jabetzakoa izan zitekeen. Ikeralari askok Leonardo da Vinciren lan autografikotzat hartzen dute eta Leonardoren hainbat erakusketa handitan hala jaso dute.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://complessopilotta.it/opera/testa-fanciulla/?portfolioCats=167
  2. Ottino della Chiesa, Angela (1967). The Complete Paintings of Leonardo da Vinci. Penguin Classics of World Art. London: Penguin Books. ISBN 978-0-14-008649-2.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]