Anbar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Armiarma bat anbar zati baten barruan harrapatua

Anbara[1] zuhaitzen erretxina fosildua da; gogorra, horia eta gardena da. Oso preziatua izan da Neolitotik, bere kolore eta edertasun organiko naturalagatik. Sendagai modura erabiltzen da medikuntza eredu batzuetan, eta baita lurringintzan eta bitxigintzan ere. Egitura kimikoa zein, bost anbar mota daude. Jatorriz arbola-erretxina itsaskorra denez, batzuetan animalien edo landareen materialak ageri dira anbararen barnean.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anbar hitza arabieratik dator, eta «itsasoan flotatzen duena» esan nahi du.[2]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Material organikoa da anbara, zuhaitzen barru-barrutik sortzen dena. Argi-izpiek zeharka dezakete eta, orduan, haren ezti-koloreak distira berezia hartzen du. Igurtziz gero, papera erakartzeko ahalmena du; propietate horregatik, grezieraz elektron esaten diote. Berotuz gero, erre egiten da.[2]

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harrikatzak eta petrolioak bezalaxe, anbarak jatorri biologikoa du. Zuhaitzen erretxinatik dator. Zaurituz gero, erretxina jariatzen dute koniferoek. Azaletik hurbil, erretxina erretxin-hodietan egoten da. Jariatzen den arte likidoa bada ere, atmosferarekin kontaktuan solidotzen joaten da. Usainduna eta lingirdatsua da. Eta zurtoinaren kanpoaldean aurkitzen duen edozein eta edozer harrapatzen du erreka likatsuak; direla intsektuak eta onddoak, direla hostoak, haziak eta polen-aleak. Gainera, prozesuak betikotu egiten ditu: erretxina jariatu zenean inurri-talde bat hostoak mozten eta garraiatzen ari bazen, horixe ikusten da anbarean.[2]

Izan ere, anbara erretxinaren fosilizazioaren ondorioz sortzen da. Denboraren poderioz, erretxina oxidatuz joaten da, eta osagai organikoen polimerizazioz anbara sortzen da. Baina hori gertatzeko milioika urte behar dira. Aurkitu izan den anbar gehiena Tertziario eta Kuaternario garaietakoa da, hau da, 66 milioi urtetik honakoa; baina bada zaharragorik ere. Bestalde, tenperatura- eta presio-baldintza bereziak behar ditu sortzeko, eta irauteko. Horixe da, hain justu, Araban dauden aztarnategien ezaugarririk harrigarrienetakoa: sortu zenetik -duela 110 milioi urte baino gehiago- gertaera geologikoek gaur egunera arte iraunarazi diote, ikusgarri jarri dute, eta egoera ezin hobean mantendu dute.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Anbar hitz amaierako "r" biguna da. Hortaz, anbarezko bitxia esan eta idazten da (Euskaltzaindiaren hiztegi batua)
  2. a b c d   Txintxurreta Agirre, Arantxa, «Anbara: eztizko malko lehorrak», Elhuyar Zientzia eta Teknika, Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 Unported lizentzia, https://zientzia.net/erreportajeak/anbara-eztizko-malko-lehorrak/. Noiz kontsultatua: 2018-06-13 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anbar Aldatu lotura Wikidatan