La Voz de Euskadi

Wikipedia, Entziklopedia askea
La Voz de Euskadi
MotaEgunkaria
Fitxa teknikoa
HizkuntzaGaztelania
Argitaratze lekuaDonostia
Koloreazuri-beltzean
Banaketa
Banatze-eremua Euskal Herria
Maiztasunaegunkaria

La Voz de Euskadi bi egunkari frankisten itxiera ondoren haien langileek bultzatutako proiektua izan zen. 1980an, operazio politiko baten ondorioz, La Voz de España eta Unidad itxi egin ziren. Egunkari horien langile ezkertiarrek beste proiektua plazaratzea erabaki zuten. Publikazioa 1983ko maiatzaren 25ean plazaratu zen. Egunkari berriak arazo eta blokeo handiei erantzun behar izan zien eta, azkenik, 1985ko martxoaren 6an itxi behar izan zuten.[1] Ibilbide guztian Pepe Rei izan zen zuzendaria. Ideologikoki plurala bazen ere, bere joera ezkerrara zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980an UCDren gobernuak La Voz de España eta Unidad itxi egin zituen. La Voz Gipuzkoako egunkari salduena zen baina, hala ere, ixtea erabaki zen batez ere eskuineko beste proiektu bat bultzatzeko, El Diario Vasco, eta ezkerrera jotzen zuen egunkari baten proiektua bertan behera gelarazteko. Ofizialki egunkariaren jabea gobernuarekin lotura zuzena zuen MCSE (Medios de Comunicación Social del Estado) erakundea zen.

1983an, langile talde batek, tartean zirela Mikel Aramendi eta Pepe Rei, egunkari berria jarri zuten abian.[2] Egunkari berriak lehen unetik arazoak izan zituen. Nahiz eta independentea izateko asmoarekin jaioa, alderdi politiko gehienek ez zuten onartzen. Ekonomikoki ere arazo larriak zituen batez ere publizitatearen eskasiaren ondorioz. Azkenik, publikoan ez zuen hutsune bat egitea lortu.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]