La ciudad no es para mí

Wikipedia, Entziklopedia askea
La ciudad no es para mi» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
La ciudad no es para mí
Datuak
Jatorrizko izenburua La ciudad no es para mí
Izenburua euskaraz Hiria ez da niretzat
Urtea 1966
Estreinaldia 1966ko
Generoa komedia
Herrialdea  Espainia
Zuzendaria
Pedro Lazaga
Gidoilariak
Vicente Coello
Fernando Ángel Lozano (Fernando Lázaro Carreteren ezizena)
Pedro Masó
Aktoreak
Paco Martínez Soria
Doris Coll
Cristina Galbó
Eduardo Fajardo
Rafael Alcántara
Gregorio Alonso
Miguel Armario
Cassen
Margot Cottens
Manolo Gómez Bur
Sancho Gracia
Alfredo Landa
Gracita Morales
María Luisa Ponte
Venancio Muro
José Sacristán
José Sazatornil
Manuel Tejada
Valentín Tornos
Luis Varela
Musikagileak
Antón García Abril
Argazkilariak
Juan Mariné
Jatorrizko hizkuntza
gaztelania
Datu gehigarriak
IMDBko fitxa irakurgai

La ciudad no es para mí (euskaraz 'Hiria ez da niretzat') 1966ko Pedro Lazaga espainiar zinema zuzendariaren komedia filma bat da. Paco Martínez Soria, Doris Coll, Cristina Galbó, Eduardo Fajardo, Rafael Alcántara, Gregorio Alonso, Miguel Armario, Cassen, Margot Cottens, Manolo Gómez Bur, Sancho Gracia, Alfredo Landa, Gracita Morales, María Luisa Ponte, Venancio Muro, José Sacristán, José Sazatornil, Manuel Tejada, Valentín Tornos eta Luis Varela aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Agustín Valverde (Paco Martínez Soria) jaiotzez Aragoiko Campo Romanos eskualdeko Calacierva herrixkako gizon apal baina kastakoa da. Behin ere ez da bere jaioterritik atera eta egun batez aspaldi ikusi ez duen eta Madrilen bizi den Agustín (Eduardo Fajardo) semea bisitatzea erabakitzen du. Semea lanbidez medikua da, uste handiko emazte eta alaba bat dituelarik. Aita ustekabean semearen etxera iristean, semea eta familiarentzat ezkutatu beharreko norbait bilakatuko da, hiriburuko goi mailako jendearen artean ibili ohi baitira, eta aita herri txikikoa izanik eurentzat "hezitugabe" bat baita, nahiz eta zinezko gizona izan eta gainontzekoei beti laguntzeko prest egon.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]