La clave

Wikipedia, Entziklopedia askea
La clave
Jatorria
Jatorrizko hizkuntzagaztelania
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Sasoi kopurua4
Atalak400
Ezaugarriak
Genero artistikoadebatea
Emanaldia
Jatorrizko igorlea La 2
Antena 3
Hasiera-data1976ko urtarrilaren 18a
Amaiera-dataAdierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "["
IMDB: tt0386169 Edit the value on Wikidata

La clave (euskaraz Gakoa) Espainiako eztabaida telebista saio bat izan zen. Lehenbizikoz 1976ko urtarrilaren 18an TVE2 katean aireratu zen. José Luis Balbín kazetariak sortu, zuzendu eta aurkeztu zuen.

Bi denboraldi izan zituen, bata 1976-1985 artean, arrakastatsuena, TVE2 katean, eta bestea, 1990-1993 artean Antena 3 katean.

Saioaren ikurra Hiru tximino jakintsuak ziren eta hasierako eta amaierako doinu kitzigarria berriz, Carmelo Bernaola otxandiar musikagileak konposatua (Verano azul telesaila ospetsuaren doinua ere berak konposatua zen).

Saioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sortzerako garaian Antenne 2 frantziar telebista kateko Les Dossiers de l'écran (1967-1991) saioan oinarritu zen. Espainiako trantsizioaren ikur bilakatu zen, bertan egunean-eguneko gertakariei buruz solasteaz gain, ordurarte Frankoren diktaduran eztabaidatu ezin zitezkeen gai ugari eztabaidatzen zirelako, tartean Euskal Herriko gatazkari buruz, gainera José Luis Balbín kazetaria eta moderatzailearen izaera patxadatsu eta irekiak eztabaidei giro lasai eta atsegina ematen zien.

Saioa bi ataletan banatua zegoen: lehenbizikoan saioan jorratu beharreko gaiari buruzko filma bat jartzen zen, bigarren atalean berriz, solaskideek filma eta gaia berari buruz mintzatu eta eztabaidatzen zuten. Saioaren amaieran, aurkezleak ikusleei gaiari buruzko bibliografia eskeintzen zien, ikusleek gaian sakondu nahi izan ezkero eskuragarri izan zezaten.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]