La lengua de las mariposas
La lengua de las mariposas (euskaraz Tximeleten mingaina) 1999ko José Luis Cuerda espainiar zinema zuzendariak zuzendutako drama film bat da. Manuel Rivas galiziar idazlearen Que me queres, amor? ("Nahi nauzula, maitea?") bildumako galizierazko hiru kontakizunetan oinarritua dago: bata filmaren izenburu berdinekoa, filma nagusiki oinarritu zenan, eta beste bi gehigarriak, "Saxoa lainoan" eta "Carmiña". Fernando Fernán Gómez, Manuel Lozano, Uxía Blanco, Gonzalo Martín Uriarte, Jesús Castejón, Guillermo Toledo, Tamar Novas eta Celso Bugallo aktoreek antzeztu zuten.
Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1936. urtea, Galizia, Uztailaren 17-18ko Estatu Kolpea jazo baina hilabete batzuk aurretik, On Gregorio (Fernando Fernán Gómez) irakasleak bere ikaslea den Moncho (Manuel Lozano) mutikoari dakien oro gogo eta pazientzia handiz irakasten dio: askatasuna, jakintza, literatura, natura, bai eta emakumeei buruzko gaiak ere. Hasiera batean Monchok ez zuen eskolara joan nahi, bertan irakasleek ikasleak jotzen zituztela esana baizioten, izan ere, garaiko irakaskuntza funtsean zigor fisikoetan oinarritzen zen. Baina On Gregorio bestelako irakaslea da, bere irakaskuntza eta ikasketa pedagogia gauzen behaketa eta azterketaren metodoan oinarritzen du. Gainera On Gregoriok mutikoaz gain bere aitarekin ere adiskidetatuko da, bi gizonak errepublikarra baidira. Aldiz, Monchoren ama emakume oso erlijiotsua izanik Errepublika begi txarrez ikusten du, amaieraldera Estatu Kolpeak arrakasta izan ondoren faxisten alde ipiniz.
Baina politikaren testuinguru mehatxagarria beti ere hortxe egongo da, bereziki On Gregorio erregimen faxistaren etsaitzat hartu duetenek erasotzen dutenean.
Honela, bi lagunak elkarrengandik aldenduz joan eta banaketa gero eta handiagoa izango da, biak inguratzen dituen testuinguruak guztiz baldintzatuta. Estatu kolpea jazo eta faxistak probintziako gobernu zibila eta militarra bereganatzean errepublikar batzuk atxilotu, kamioi batean sartu eta eraman egingo dituzte, tartean On Gregorio bera. Monchoren gurasoek, eta bereziki amak, semeak errepublikarrei ohiu egin diezaien xaxatuko du, bere "pentsamolde" politikoa agerian utziz. Monchok errepublikarrei "Gorriak!, Hiltzaileak! , Anarkistak!" ohiu egitetik hasi, eta azkenean haiek eta bere irakaslea bera daramatzan kamioiaren atzetik korrika joango da, kamioiari harriak bota eta On Gregoriori honako bi hitzak ohiukatuz:“¡Tilonorrinko! ¡Espiritrompa!” (galizieraz proboscis, alegia, "tximeleten mingaina"), hain zuzen ere, Monchok irakaslearengandik ikasitakoak.
Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Fernando Fernán Gómez: On Gregorio
- Manuel Lozano: Moncho
- Elena Fernandez: Carmiña
- Uxia Blanco: Rosa
- Gonzalo Martín Uriarte: Ramón
- Alexis de los Santos: Andrés
- Jesús Castejón: On Avelino
- Guillermo Toledo: O'Lis
- Tamar Novas: Roque
- Celso Bugallo: Apaiza
Solasak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
« | - Moncho: Norbait hiltzen denean... hila da ala ez da hiltzen? - On Gregorio: Zure etxean zer diote? |
» |
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- La lengua de las mariposas filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- La lengua de las mariposas film osoa ikusgai. Youtube.com (Gaztelaniaz)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- 1999ko filmak
- José Luis Cuerdak zuzendutako filmak
- José Luis Cuerdak idatzitako filmak
- Manuel Rivasek idatzitako filmak
- Rafael Azconak idatzitako filmak
- Fernando Fernán Gómezek antzeztutako filmak
- Guillermo Toledok antzeztutako filmak
- Tamar Novasek antzeztutako filmak
- Eduardo Gómez Manzanok antzeztutako filmak
- Espainiako filmak
- Galiziako filmak
- Drama filmak
- Haur filmak
- Irakasleei buruzko filmak
- Espainiako Gerra Zibilari buruzko filmak
- Anarkismoari buruzko filmak
- Kontakizun laburretan oinarritutako filmak
- Galizian girotutako filmak