Sonia Grande (Oviedo, Asturias, 1964) aktorea, telebista aurkezlea eta zinemako jantzien diseinatzaile asturiarra da. Jantzirik onenaren lehen Goya saria irabazi zuen, 1999an, La niña de tus ojos filmarengatik, eta 2020an bigarren Goya saria jaso zuen Durante la guerra filmarengatik. Goya sarietarako gutxienez hamar aldiz izendatu dute. 2015ean, Arte Ederretako merezimenduaren Urrezko Domina jaso zuen.
Hasieran, Madrilgo Teatro Español antzokian egin zuen lan, aktore eta aldageletako laguntzaile lanetan.[1] Gerardo Vera eta bere irakasleekin (Andrea D'Odorico eszenografoa eta Miguel Narros) lan egin zuen. Haren agindupean, William ShakespearerenEl sueño de una noche de verano (1986) muntaian parte hartu zuen. Urtebete geroago, Moliére-renLos enredos de Scapin Español Antzokian.[2][3] Hasieran, kameraren aurrean ere zertxobait egin zuen, Tablón de anuncios (1986) kultura-programa aurkeztuta Televisión españolan, Aurora Redondorekin batera.
1990. urtetik aurrera, zinemako jantzien diseinuan sartu zen buru-belarri, eta harrezkero Espainiako filmografiako titulu gehienen arduraduna izan da.
1997an, lehen aldiz, jantzien diseinu hoberenaren Goya sarietarako izendatu zuten La Celestina lanarekin, eta bi urte geroago La niña de tus ojos filmarekin irabazi egin zuen. Geroago, hainbat aldiz izendatu dute La lengua de las mariposas, Los otros, La puta y la ballena, Hormigas en la boca,Lola eta Los girasoles ciegos filmekin.[4] 2009an Hollywooden hasi zen lanean Nancy Meyersen No es tan fácil filmean.[1]