La paga (abestia)
La paga (abestia) | ||||
---|---|---|---|---|
Juanesen, will.i.am (mul) eta Tabooren singlea | ||||
Egilea(k) | Juanes, will.i.am (mul) eta Taboo | |||
Argitaratze-data | 2003 | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Banatze bidea | CD single (en) | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | pop latinoa | |||
Hizkuntza | gaztelania | |||
Diskoetxea | Universal Records | |||
Deskribapena | ||||
Honen parte da | Un día normal | |||
Juanesen, will.i.am (mul) eta Tabooren kronologia | ||||
|
La paga Juanes kolonbiar musikari eta kantagileak idatzi eta abestutako abesti bat da. Bere bigarren estudioko bilduma den Un día normalen bosgarren irrati singlea da. La paga 2005 Año De Éxitos bilduma errekopilatzailean ere aurki daiteke, bilduma honek, beste batzuen artean, Paulina Rubio, Luis Fonsi eta David Bisbalen abestiak ere badituelarik.
Beste bertsio batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Remixak Taboo rap abeslaria eta, noiz behinka, Black Eyed Peaseko will.i.am aurkezten ditu. Remixa Black Eyed Peas taldearen Elephunk Bonus Track Version bilduman eta Juanesen Mi Sangre Tour Edition bilduman (2005), Mi Sangre (2005 Double Disc Version) & Mi Sangre European Tour Editionen aurki daiteke.
Musika bideoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Musika bideoa erabat animatua dago, eta giza itxurako arratoi bat aurkezten du giza mundu batean. Bideoaren historian arratoiak bere giza andregaia beste arratoi batekin abentura bat izaten ari dela jakiten du. Bera taberna batera doa, asko edaten du, bota eta jo egiten dute (ubeldutako begi bat ere ikusten zaio). Bere kotxea hartzen du, eta, gidatzen ari den bitartean autobide bateko seinale batekin istripu bat izaten du. Azkenean mediku bat dagoen toki batean esnatzen da, eta honen atzean telebista ikusten du, bere andregaia erakusten duena.
Aurrekoa Fotografía |
Juanesen singleak 2003 |
Ondorengoa Un Día Normal |