Edukira joan

David Bisbal

Wikipedia, Entziklopedia askea
David Bisbal

(2023)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDavid Bisbal Ferre
JaiotzaAlmería1979ko ekainaren 5a (45 urte)
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakegile abeslaria, abeslaria eta kantugilea
Jasotako sariak
Genero artistikoapop musika
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaVale Music

davidbisbal.com
IMDB: nm1121953 Facebook: davidbisbal Twitter: davidbisbal Instagram: davidbisbal Youtube: UC6YGTwA7MY9m2sb8daK7NGg Spotify: 5gOJTI4TusSENizxhcG7jB Musicbrainz: 95c8b6b7-1e24-4987-804c-024f6b05cd91 Songkick: 543537 Discogs: 665516 Allmusic: mn0000635848 Deezer: 4990 Edit the value on Wikidata

David Bisbal Ferre (Almería, Espainia, 1979ko ekainaren 5a - ) espainiar abeslaria da. Amerikan, Europan eta Japonian ezagutzen da batik bat. Bere arrakasta espainiar telebistako kate bateko programa batetik datorkio, Operacion Triunfo izeneko programatik. Programan bigarren postua lortu zuen.

2008ra bitartean diskoaren 4 milioi kopia baino gehiago saltzea lortu zuen Espainian eta Amerikan, eta horrekin batera zilarrezko 30 disko, urrezko hamabost eta diamantezko bi lortu ditu. Bere abestirik ezagunenak Corazon latino eta Buleria dira. Davidek hiru mundu bira egin ditu; guztiak kontuan hartuta 300 bat kontzertu.

David Bisbal José Bisbal eta María Ferreren semea da. 1979ko ekainaren 5ean jaio zen, Almerian[1]. Bi anai-arreba ditu, Jose María (1968) eta María del Mar.

David Almeriako Goya ikastetxean ikasi zuen baina 15 urte zituenean ikasketak utzi zituen ez zitzaiolako gustatzen eta bere aitarekin lan egiten hasi zen mintegi batean. 1997. urtean lan egiten eta abesten zuen bitartean mintegiko jabeak ondo abesten zuela entzun zuen eta Almeriako “Orquesta Expresiones” orkestrara sartzeko froga batera joatea gomendatu zuen, bertan honen senarra produktorea zela aprobetxatuz. Orkestran sartzea lortu zuen eta bi lan hauetan egon zen denbora luzean. 2001. urtean “Operación Triunfo” programara presentatu zen bigarren postuan geratuz eta sekulako ezagutza lortu zuen. 2016. urtean Elena Tabladarekin erlazio bat izan zuen eta bere alaba bakarra izan zuten: Ella.

Gaur egun, David Bisbalek Madrilen, Almerian eta Miamin bizi da.

Ibilbide profesionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2001-2002: “Operación Triunfo”

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orquesta Expresiones orkestran zegoen bitartean OT-n sartzea erabaki zuen eta froga Bartzelonan egin zuen. 2001. urtean, programa honetako lehenengo edizioko 16 parte-hartzaileetariko bat izan zen. Bigarren postuan geratu zenez, urte hartako Eurovisión[2] programan Rosa Lopez, OT-ko irabazleari koroak egin zizkion David Bustamante, Chenoa, Gisela eta Geno Machadorekin batera. 

2002-2003: “Corazón latino[3]” eta hasiera internazionalki

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Operación Triunfo amaitzean Vale Music konpainiarekin kontratu bat sinatu zuen solista moduan bere lehenengo diskoa grabatzeko, “Corazón latino”. Hau 2002. urteko abuztuaren 20an merkatura heldu zen. Miamin grabatu izan zen. Arrakasta itzela lortu zuen eta disko hau bere lehenengo saria irabaztera eraman zuen, 2002ko diskorik hoberenagatik.

1.000.000 kopia baino gehiago salduta David gaztelania mintzatzen diren tokietara abiatu zen bere diskoa sustatzeko, eta bertan Grammy Latino bat irabazi zuen, artista hoberena moduan.

Urriko 31an bere lehenengo ibilaldia hasi zuen 12 herrialdeetatik pasatuz.

Gaur egun 1.700.000 kopia salduta daude.

2004-2005: “Bulería[4]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2004.urteko urtarrilaren 12an Bulería estreinatu zen, bere bigarren diskoko singlea. Urte bereko otsailaren 10ean album osoa salmentan jarri zen. Denbora gutxi pasa eta gero urrezko diskoa lortu zuen Venezuelan eta Kolonbian.

2004.urteko azaroan Alemaniara lehenengo aldiz joan zen Joana Zimmer abeslariarekin duo bat egiteko, “Let´s make history”.

Album hau 1.300.000 kopia baino gehiago saldu ditu eta horietako 1.000.000 Espainian izan dira. Horrela bere bigarren Diamantezko Diskoa lortu zuen. Alejandro Sanz-ekin batera Espainiar abeslari bakarra da Diamantezko Disko bat baino gehiago lortzen.

2006-2008: “Premonición[5]”, Europa eta Japonia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lan berriko lehen singlea, “Quién me iba a decir” 2006.urteko abuztuan atera zen. Urriaren 3an bere hirugarren albuma atera zuen, Premonición.

Urriaren 24an Estrasburgon abestu zuen, Europako parlamentuaren xedean, bere abestiak 25 herrialdeen ordezkoen aurrean.

2008an Rihanna abeslariarekin duo bat egin zuen “Hate That I Love You”, Espainian eta Mexikon biak batera abesten ikusteko aukera egon zen.

Urte horretan Luis Fonsi, Alex Sinteks eta Noel Shajris abeslariekin lan egin zuen eta “Aqui estoy yo” abestia egin zuten. Honen esker, David Bisbalek bere bigarren Grammy Latinoa lortu zuen.

2009: “Sin mirar atrás[6]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sin mirar atrás bere laugarren lanaren izena da. Merkatura atera zen 2009.urteko urtarrilaren 20an Espainian, Latinoamerikan eta Estatu Batuetan. Honen lehenengo singlea “Esclavo de sus besos” sekulako arrakasta izan zuen hiru leku hauetan.

Urte bat geroago bere ahotza ipini zuen “La última canción” pelikularako, Miley Cyrus-ekin batera.

2011-2013: “Herederos y una noche en el teatro real[7]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

David Bisbalek bereziki abestu zuen Argentinako telenobela batentzako;  Herederos de una venganza”. Telenobela hau herrialde honetako famatuenetarikoa zen.

2011.urteko azaroaren 5ean bere lehenengo DVD akustikoa atera zuen; “Una noche en el teatro real”. Album honetako ibilbidean Davidek Espainiako, ipar Amerikako, Hego Amerikako eta Europako hiriburu nagusietako teatro garrantzitsuenetan abestu egin zuen. Adibidez; Londreseko Royal Albert Hall, New Yorkeko Carneige Hall eta Buenos Aires-ko Luna Park.

2012.urteko azaroaren 15ean bere hirugarren Grammy Latinoa lortu zuen.

2014: “Tú y yo[8]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Disko honetako lehen singlea, Diez mil maneras, 2014.urteko urtarrilaren 23an estreinatu zen eta arrakasta handia izan zuen bere lehen astean. Ibilbidea Argentinan hasi zen, Latinoamerikako herrialde batzuetatik pasatzen eta Espainian amaitu zen. Martxoaren 18an album osoa estreinatu zen. Disko honetan hainbat abeslariekin kolaboratzen du; India Martinez, Antonio Orozco, Manuel Carrasco, Vega eta Sandy. Album honekin batera Bisbalek medio-metraila bat egin zuen, Kike Maíllok zuzenduta eta Maria Valverdek protagonizatzen.

2016-2017: “Hijos del mar[9]

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hijos del mar bere seigarren albuma da eta Estatu Batuetan, Suedian, Ingalaterran eta Espainian grabatuta izan da. Merkatura atera zen 2016.urteko abenduaren 2an, single moduan “Antes que no” izanda, nahiko arrakasta handiarekin. Azken disko honen beste single bat “Duele demasiado” da eta Unicef-ekin batera eginda dago, guden ondorioak pairatzen dituzten umeei zuzenduta.

  • 2002: Corazón latino
  • 2004: Bulería
  • 2006: Premonición
  • 2009: Sin mirar atrás
  • 2014: Tú y yo
  • 2016: Hijos del mar

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Almería. 2020-02-09 (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
  2. eurovision-spain.com. «eurovision-spain.com» www.eurovision-spain.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).[Betiko hautsitako esteka]
  3. (Gaztelaniaz) Corazón latino. 2019-11-06 (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
  4. (Gaztelaniaz) Bulería (álbum). 2019-11-06 (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
  5. (Gaztelaniaz) Premonición (álbum). 2020-02-14 (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
  6. (Gaztelaniaz) Sin mirar atrás (álbum). 2019-11-06 (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
  7. (Gaztelaniaz) Una noche en el Teatro Real. 2019-09-09 (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
  8. (Gaztelaniaz) Tú y yo (álbum de David Bisbal). 2019-09-08 (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
  9. (Gaztelaniaz) Hijos del mar (álbum). 2020-01-05 (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]