Ogi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ogi mota ezberdinak

Ogia zerealen irina eta urarekin egin ohi den oinarrizko elikagaia da. Aintzan Arotik ezaguna da eta legamiaren sarrerak sekulako iraultza eragin zuen.

Normalean erabiltzen diren irinak honakoak dira: garia, oloa, arroza, patata eta soja. Fruitu lehorrak ere erabili daitezke. Uraren ordez esnea, ardoa edo garagardoa ere erabili daitezke.

Gatza eta espeziak ere bota ahal zaizkio zapore hobea emateko.

Txinatarrek arroza jaten duten bezala, Europa, Ekialde Hurbilean, India eta Ameriketan, ogia erabiltzen da. Ogia, zalantzarik gabe, ezinbesteko laguntzailea da bazkarietan, saltsen lagungarri gisa edo pintxo eta ogitartekoetan, bakarrik ala lagunduta, eutsi ezineko tentaldia baita. Zerealen irinaz, urez eta gatzez landutako ore batean oinarritzen da, batzuetan legamiaz laguntzen dena punttu apatza emateko. Zerealik erabiliena, garinez eginiko irina den arren, zekale, garagar, arto, arroz etab. –ez eginiko irinak erabiltzen dira baita ere.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ogia, latinetik “pannus”, masa zuria esan nahi du. Oinarrizko elikagaia izan da gizakiarentzat, historiaurretik abiatuta. Uste da, harri baten gainean edo sutan egiten zen ore baten antzekoa zela. Ogiaren eboluzioa, hiru bide gertagarrietatik partitu zuela uste da: lehenengoa, elementu mekanikoen aurrerakuntzak (errotak…); bigarrena, legamiaren mikroorganismoen hobekuntza; eta azkenik, labeen eboluzioa.

Seguruenik, lehenengo ogiak ezkurren irinarekin egongo ziren eginak. Badakigu, egiptoarrek duela urte asko hasi zirela ogia egiten, eta geroago, legamiatzea kasualitatez (hori uste da) aurkitu zela. Hebrearrek jaten zuten ogia, ez zuen inolako legamiarik, Biblia liburuan aipatzen den bezala, horri esker baitakigu. Erromatarren dieta, oliba eta ogiz horniturik egotea oso arrunta zen, eta eguneroko garia, errotatxoetan eskuz txikitzen zuten. Ejertzito erromatarrean borrokatu ziren gizon batzuk, ogiaren kontsumoa mantendu zuten, eta bertatik populazioaren beste sektoreetara iritsi zen, elikagai ezagun batean bilakatuz. Inperio honek egin zuen ogiaren erabilpenak, gariaren komertzio eta landaketak ekarri zituen.

Erromatar inperioaren erortzearekin, ia Europa osoa, garirik gabe geratu zen, esportazioak asko urritu baitziren. Ogiaren hedakuntza handiaren proba bat, “lady” hitza da, zein ingelera zaharrean “ogia oratzen duen pertsona” esan nahi duen. Eskandinavian, gariaren urritasunarengatik, zekalez eta garagarrez egindako ogiekin konformatu behar izan ziren, pinuaren azala txikiturik eransten ziotenari.

Erdi Aroan, gari eskasiaren ondorioz, ogi mota ezberdinak sortzen hasi ziren: ogi zuria, aberatsen pribilegio bihurtu zena eta zekalezkoa aldiz, behartsuena. Dietaren elikagaien aniztasunari esker, ogia jendearen oinarrizkoa izateari utzi zion, sortu ziren beste produktuak elikaduran osasuntsuagoak zirelako. Denboraldi horretan, ogia egiteko makineria motaren bat erabiltzen hasi zen.

Gaur egun, oragailu, labe automatiko etab. diren makinek, lana asko errazten dute. XX. mendean, ogi beltz edo integralak zabaldu ziren.

Erabilpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste plateren eta saltsen laguntzaile erabiltzea da ohikoena. Ogi eta bitartekoen nahasketatik, sandwichak eta bokadiloak sortu ziren. Sandwicha, moldeko ogiko xerra eta tarteko gehigarriekin egindakoa eta bokadiloa, ogi normal edo “gogorragoarekin” egindakoa. Fast food edo janari azkarretan, ogia erabili ohi da, hanburgesa, hot dog- a eta döner kebap- etan adibidez. Beste kasu batzuetan, ploughman’s lunch ingelesa, Espainiako tapak edo pintxoak edo cofee break internazionalean, ogi bidez egindako zizka- mizkak dira. Baita ere, ogiz garbitzeko “fondue”-etan erabiltzen da. Italiar sukaldaritzan, “focaccia” izenez ezagututako ogi zapal batekin, “pizza” ezaguna egiten da. Ogi eta tomate edo “pa amb tomàquet” katalanieraz eta Asturiasko “cachopo”a baita ere dira adibide. Gosaltzerakoan, ogi xigortua jan ohi da eta soberakinekin, ogi birrindua egiten da, ondoren kroketak edo oilasko frijituaren antzekoak egiteko erabiliko dena. Sukaldaritza alemaniar eta austriarrean, “croûtons” deituriko ogi zati txikiak frijitzen dira, gero César entsaladetan esaterako botatzeko. Ogi gogorra, baratxuriko zopa, mamiak edo espainiar sukaldaritzako torrijen antzeko plater xumeak egiteko erabiltzen da.

Teknika modernoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ogia egiteko tekniketan, Aerated Bread Company- a da modernetariko bat, zeinek ogiari airea sartzen dion, legamiatzea presiozko airearen erabilpenarekin sustatzen dela esaten duen. Nahiz eta duela mende bateko konpainia izan, eztabaida zientifikoak sortarazi ditu, modu honetan ogia genetikoki modifikatzen dela uste baitute zientzialariek.

Ogia munduan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ogia eta bere mundua, kultura herrikoiean askotan agertzen da. Hain da honela, Europako ogiaren museo ugarietan aurkitu dezakegula, Deutsches Brotmuseum Ulm eta Europäisches Brotmuseum (Europako ogiaren museoa) Alemanian, esaterako. Mendebaldeko elikagaia da, Asian gutxi jaten dena.

Ogiaren aipamenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Komikiak

Yakitate!! telesailak, arrozaren zapore hobeko ogia egiten saiatzen den okin gazte baten abenturak kontatzen ditu. Hau da, herri japoniarrak oinarrizko elikagai onartuko zuen ogia asmatzen saiatzen da.


Zinema / telebista

KI.KA deritzon kate alemaniarrean, Bernd das Brot (Bernardo ogia) deritzon ogi bat da protagonista, inguratzen duen munduari buruz hainbat iritzi dituena.


Literatura

Lazarillo de Tormes liburu anonimoan, Espainian Erdi Aroko ogiaren garrantziari buruzko aipamen asko egiten dira.

Miguel N. Lirak, Tlaxcala- n (Mexiko) jaiotako poeta, bere Corrido de Domingo Arenas- en idatzi zuena: “Domingo el panadero hacía pan, pan de dulce y pan de sal; rosquillas para los niños que lo veían hacer pan..."


Pintura

Zurbarán eta Velázquez-ek, haien ardandegietan irudikatu zuten.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ogi Aldatu lotura Wikidatan