Laboratorium Bergara

Wikipedia, Entziklopedia askea
Laboratorium Bergara
Laboratorium Bergara Museoa Errekalde jauregian. Irudi gehiago
Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaBergara
Arkitektura
Deskribapena
Irekitze data2015
Webguneahttps://www.laboratorium.eus

Laboratorium Bergara museoa Gipuzkoako Bergarako udal museoa da. Gizarte museoa da eta bere bilduma nagusiak zientzia-arlo hauetakoak dira: kimika, fisika eta zoologia. Bere egoitza Errekalde jauregian du. Bergarako errege mintegia izandakoaren bilduma jaso, ikertu, dokumentatu eta museo bilduma sortu du[1].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015. urteko irailaren 25ean inauguratu zuen Bergarako Udalak. Urte askotako eta pertsona askoren lanen emaitza izan zen.

1981. urtean erabaki zuen udalak museoa egitea. Horretarako bildumak berreskuratzeko lan egin behar izan zen. Urte hartan museoaren proiektua gauzatzeko lehen saiakerak egin ziren, herritarren laguntzari esker –Promoción Cultural Bergaresa taldea; batzorde Irekia–; hala ere, 1991. urtera arte ez zen egitasmoa profesionalizatze bidean jarri.

Hain zuzen ere, urte honetan eman zitzaion hasiera bildumen urgentziazko kontserbazio, inbentario eta balorazio teknikoa egiteko faseari, museoan ikusten diren piezak ikertu, zaharberritu eta prestatuz. Lan horretan aritzeko ekipo profesional bat osatu zen: lehenbizi museologo bat kontratatu zen eta ondoren zoologo bat eta kimikari bat.

Egun, Rosa Errazkin kimikaria da museoaren zuzendaria[2].

Egoitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantzizko Xabier Munibe, Peñafloridako kondearena izan zen etxebizitzan kokatuta dago, Errekalde Jauregi neoklasikoan. Eraikina IXX. mendeko lorategi erromantiko batez inguratuta dago, gaur egun erabilera publikoa duena.

Hiru solairu eta ganbara ditu. Lehenengoan arrera, takilen gela, laborategia eta aldi baterako erakusketen aretoak daude. Bigarrenean erakusketa iraunkorra dago eta hirugarrenean bulegoak daude. Horren gainetik ganbara dago. Erdian, argi patioa dauka eta estaldura gisa, kupula bitxia dauka: ispiluz osatutako azala duen danbor baten gainean kokatuta dago beirazko argizuloa.

Legezko aitortza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Euskadiko museoa" izendapena aitortu zion Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak, 2015eko abenduaren 11ko agintean, eta Euskadiko Museo eta Bildumen Erregistroan sartu zuen. Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian 2016ko urtarrilaren 12an argitaratu zen.

Multimedia[aldatu | aldatu iturburu kodea]



Bisitarientzako informazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ordutegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtaroaren arabera aldatzen dira irekitzeko eta ixteko orduak. Gaur egun, Bergarako turismo bulegoa ere bertan kokatuta dago, museoarekin zerbitzuak partekatuz. Bertan erreserbatzen dira, adibidez, herriaren alderdi monumentalak ezagutzeko ibilbide gidatuak.

Udatik kanpokoa

  • Astelehenetik larunbatera: 10:00-14:00/16:00-19:00
  • Igandeetan: 10:00-13:00

Udakoa

  • Astelehen eta astearteetan itxita.
  • Asteazken eta ostegunetan: 10:00-14:00
  • Ostiral eta larunbatetan: 10:00-14:00/16:00-19:00
  • Igandeetan: 10:00-13:00

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Laboratorium Bergara Zientzia Museoa | Bergara» www.laboratorium.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-12).
  2. Sarriegi, Enekoitz Telleria. (2023-10-12). ««Krisiak agerian utzi du kultura zientifiko baten beharra»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-10-12).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Aranburu, Xabier; Errazkin, Rosa eta Irizar, Iñaki (2013): Bikaina, aberatsa, aurrera begira. Bergarako Errege Seminarioaren gida. Bergara: Bergarako Udala. ISBN 978-84-938106-2-7

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.