Laguntasuna Dantza Taldea

Wikipedia, Entziklopedia askea

Laguntasuna Euskal Dantza taldea, 1949. urtean Barakaldoko San Bizente auzoan (Bizkaia) sortu zen. Gaur egun, elkartea 200 kide aktibo inguruz osatuta dago. Euskal Herriko kultura tradizionalaren arloa jorratzen dute, eta hauek dira elkartearen sailik garrantzitsuenak: musika tradizionala, hala nola fanfarrea, gaiteroak, txistulariak... dantza, kantu eta erraldoiak. Haien emanaldiak batez ere Bizkaiko Ezkerraldea-Meatzaldean eskaintzen dituzte, hala ere, Euskal Herri osoan egon dira eta hainbat nazioarteko jaialditan parte hartu dute, hala nola Hungarian, Mazedonian eta Errumanian.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]