Artikulu hau erdi-babestua dago. Erabiltzaile anonimoek ezin dute aldatu.

Laguntza:Nola lagundu dezaket/2

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Presa de decissions.png

Laguntza zuzenean lortu nahi duzu? Lankide hauek lagundu ahal dizute:

Wikipedian laguntzeko ez da beharrezkoa izena ematea, baina izena emanez gero hainbat abantaila izango dituzu. Zuk nahi duzun artikuluetan edukietako aldaketak egin ditzakezu, baina badira ere Euskarazko Wikipedian gauzak egiteko beste gai batzuk, ikus beheko proposamenak. Aldaketak nola egin gehiago jakiteko, joan Sarrerara.


Asmatu erabiltzaile izen bat!


Irudia
Artikulu berriak sortu
Artikulu nagusia: «Wikipedia:Sarrera berriak»
  • Lehenengo eta garrantzitsuena artikuluak idaztea da. Zuzenean zuk idatzitako lana izan daiteke (materiari buruz jakintzak dituzulako edo liburu batetik laburpen edo sintesi bat egiten duzulako), gure lizentziarekin bateragarria den testutik kopiatu edo itzuli. Oso garrantzitsua da Wikipediaren munduan sartu baino lehen, Wikipedia zer ez den arretaz irakurtzea.
  • Posible ahal duzun guztietan, erreferentzia edo egiaztapenak ipini artikuluak fidagarriagoak izan daitezen.
  • Itzultzeko gogoz bazaude, beste edozein Wikipediara jo dezakezu artikuluak bilatzeko. Nahi duzun artikulua itzuli, Asteko itzulpenean lagundu, edo beste Wikipediatan nabarmendu diren artikuluak itzuli euskarara.
  • Bestela, oraindik ez dugun artikuluren bat sortu dezakezu, adibidez, biografiaren bat.
Irudia
Sortuta dagoen artikulu bat hobetu edo luzatu
  • Dagoeneko sortuta dauden artikuluak hobetu ditzakezu mantenu lanak egiten, adibidez: lotura berriak erantsi, artikulu bati erreferentziak aurkitu, artikulu xumeak luzatu, artikulu bat kategorizatu, zirriborroak handitu.
  • Gaizki idatzita dauden hitzak zuzendu eta, zure gramatika ona dela jakin badakizu, artikulu baten erredakzioa zuzendu. Artikuluak aukeratzeko modu errazak dituzu: «Aldaketa berriak» eta «Orrialde berriak» orrialdeetan, Azalean edo ausazko orrialde batera joan.
  • Zure lana, hiri, herri, herrialde edo unibertsitateko orrialdeak bisita ditzakezu. Artikulua jadanik egina badago (ohikoena ez egotea da) begira ezazu ea informazio berriren bat idatzi dezakezun edo idatzita dagoena zuzena den. Mesedez, gogora zaitez neutraltasun mailaz eta ez idatzi "herri hau herrialde honetako politena da" edo horrelako gauzarik.
  • Biografia edo historiako artikulu batean data bat irakurtzerakoan, hurrengo moduan idatzia dagoela egiaztatu: 2006ko azaroaren 25a. Nahi baduzu, lotura jarraitu eta begira ezazu data honen orrialdean gertaera hau (garrantzitsua bada) idatzia dagoen, ez badago zeuk idatzi.
  • Ausazko orrialde bat, edo beste moduren batean, berrikusketa bat merezi duen artikulu batera iristen bazara, baina ez dakizu zer egin; zure iritzia eman artikulu horretako eztabaida orrialdean (artikulu guztiek bere eztabaida orria dute). Wikipedian egiten diren aldaketa guztiak, «aldaketa berriak» orrialdean erregistraturik geratzen dira lankide guztiak ikusteko eta agian besteren batek artikulua hobetu nahiko du.
  • Artikuluak irudiak edukitzea gustatzen zaizu? Ba adibidez, Emijrp-ek irudi batzuk ditu artikuluetara eransteko baliagarri direnak.
Irudia
Wikipedia sustatu
  • Zure lagunen artean, albisteen guneetan, weblog-etan etab. Modu ugari daude entziklopedia aske hau bultzatzeko.
Irudia
Bandalismoaren aurkako borroka
  • «Aldaketa berriei» arreta berezia ipini, bereziki lankide anonimoek egindako aldaketei eta ziurta ezazu Wikipediaren arauetara egokitzen direla. Bandalismoa edo copyrightdun eduki barneratzeak Txokoan ohartarazi behar dira lehenbailehen.
Irudia
Diru emaitza bat egin
  • Ekonomikoki lagundu Wikimedia Fundazioari, proiektu honen eta beste Wikipedia guztien gurasoa baita.
Irudia
Beste ideiak batzuk
  • Asteko herrialdeari buruz idatzi dezakezu astero aldatzen doan herrialdeko artikuluan.
  • Atari eta Wikiproiektutan parte hartu dezakezu.
  • Txokoa bisitatu, proiektuaren eztabaida-gune garrantzitsuena.
  • Beste hizkuntzaren bat badakizu, interwikiak sortu, hau da, euskarazko Wikipedia eta dakizun hizkuntzaren arteko loturak ipintzen. Lan hau errazteko hurrengo tresna duzu: Interwiki-Link-Checker-a.
  • Beste wikipediatako artikuluak itzultzen lagundu.
  • Laguntzeko beste motaren bat bururatzen bazaizu, atal honetan ezarri mesedez.
Irudia
Wikipediaren artikuluak sortu edo aldatzerakoan kontuan izan beharreko gomendioak
  • Idazten ari zaren artikuluan, egiazta ezazu Wikipediak bertarako loturak dituela.
  • Artikulua kategoria batean edo gehiagoren barnean sartu.
  • Zure ezagutza handitu artikuluak nola aldatzen diren ikasten; gainera, Estilo gida begiratzea gomendatzen dizugu.
  • Kasu batzuetan, interesgarria izan daiteke kanpo loturak eranstea. Beti ere, publizitatea ez den bitartean.

Dagoeneko zerbait gehiago badakizu mundu honi buruz, has zaitez artikuluak sortzen eta hobetzen! Azalera joan