Edukira joan

Laguntza:Tutoriala (edizioa)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tutoriala   Editatu   Formatua eman   Barne estekak   Irudiak   Erlazionatutako guneak   Kanpo estekak   Eztabaida orria   Kontuan izan   Izen-ematea   Amaitzeko  
Klikatu orrialdearen goi eskuineko Aldatu botoian artikuluan aldaketak egiteko
Klikatu orrialdearen goi eskuineko Aldatu botoian artikuluan aldaketak egiteko

Wikipediaren oinarrizko ezaugarria Aldatzea! da. Babestutako orri batzuek izan ezik, Wikipediako orri guztiek dituzte goialdean «Aldatu» eta «Aldatu iturburu kodea» fitxak, alegia, Ikusizko Editorea eta Wikitestua, hurrenez hurren. Esan dugun bezala, tutorial honetan bigarrenari erreparatuko diogu.

Edonork aldaketak egin ditzakeen webguneei wiki deritze. Baduzu proba orri bat, nahi dituzun probak egiteko, eta ondoren «Aldaketak argitaratu» botoia klikatuz zuk egindako aldaketak gordeko dira.


Artikuluak Wikitestuz aldatzeko moduari buruz gehiago irakurtzeko, ikus Artikuluak nola aldatzen diren eta Gida Arina.


Aurreikuspena ikusi

Ikasi behar dituzun ezaugarri erabakigarrietako bat Erakutsi aurreikuspena da. Egin itzazu probak proba orrian, gero klikatu «Erakutsi aurreikuspena» botoia, «Aldaketak argitaratu» botoiaren ordez. Horrela, egindako aldaketak ikusi ahal izango dituzu, orrialdea gorde aurretik. Denok egiten ditugu akatsak; aurreikuspenaren bidez, akatsak detekta ditzakezu. Erakutsi aurreikuspena aukerarekin, formatu aldaketak eta bestelako edizioak egin ditzakezu, orriaren historia bete gabe. Gogoan izan: aurreikuspenaren ondoren, emaitzarekin pozik bazaude, gorde orria «Aldaketak argitaratu» erabiliz!

Aldaketaren laburpena

Egindako aldaketak ondorengo kutxan laburki azaldu
Egindako aldaketak ondorengo kutxan laburki azaldu

«Aldaketak argitaratu» botoia sakatu aurretik, garrantzitsua da laburpen txiki bat idaztea «Laburpena» atalean agertzen den barran, edizio pantailaren azpian. Labur-labur idatz dezakezu: «akats ortografikoa» jartzen baduzu, besteek ulertuko dute akats ortografiko bat zuzendu duzula. Gainera, egin duzun aldaketa txikia izan bada, gogoratu «Aldaketa txikia» kontrol laukia markatzea. Ohiko aldaketen azalpen bizkor bat emateko, hiru letrako laburdura hauek erabil ditzakezu.



Egin probak! Proba orrian

Jarraitu Tutoriala: Formatua ematen