Laguntza:Tutoriala (izena eman)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tutoriala   Editatu   Formatua eman   Barne estekak   Irudiak   Erlazionatutako guneak   Kanpo estekak   Eztabaida orria   Kontuan izan   Izen-ematea   Amaitzeko  

Izena ematea aukerazkoa da, baina oso gomendagarria![aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hobespenen ikuspegi bat
Jarraipen zerrendaren ikuspegi bat

Edonor ongietorria da Wikipedian parte hartzera, dela saioa hasita, dela saioa hasi barik. Hala eta guztiz, ondorengo arrazoiengatik, kontua sortzea aholkatzen dizugu:

Abantaila orokorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontua sortzean abantaila handiak lortzen dira, edizio eta erabiltzaile aukera gehiago adibidez. Kontua sortu eta saioa hasirik baduzu, zure eskueran «Jarraipen zerrenda» izango duzu. Era horretan, axola dizuten orrietan egiten diren aldaketen jarraipena egin ahal izango duzu. Lortzen den beste abantaila bat orriei izena aldatzeko tresna da. Gainera, kontua sortuz gero, ez dira datu pertsonalak eskatzen (e-posta helbidea, aukeran), eta era anonimoan edita daitezke orriak.


Saioa hasi gabe goiko menuak duen itxura



Saioa hasi ez duen erabiltzailea ordenagailuko IP helbidearekin identifikatzen da Wikipedian. IP helbide horren bitartez, zure informazio pertsonala lor daiteke; horregatik gomendagarria da izena ematea, era horretan ezkutatu egiten baita IP helbidea.

IP helbideak aldakorrak direnez, zaila izaten da ekarpenen historia baten bidez zu identifikatu eta beste erabiltzaileen errespetua lortzea. Gainera, zaila izaten da izena eman ez duen erabiltzaile batekin harremanetan jartzea, eztabaida horri bat baino gehiago baitute. Bestalde, zure gustuko Hobespenak zehazteko aukera izango duzu, zure erosotasunerako, eta hori orriko goiko aldean eskuinean duzu.


Kontua sortu eta saioa hasita duzula, goiko menuak duen itxura


Gerta liteke IP helbideak ordenagailu ezberdinak erabiltzen dituztenez, zure helbidea IP bandaliko batekin nahastea eta zure aldaketak atzera botatzea edota zuzenean aldaketak egitea debekatzea.

Arrazoi horiengatik, erabiltzaile gehienen ustetan, kontua sortu eta saioa hasi dutenek konpromiso handiagoa adierazten dute edizioak edo iruzkinak egitean. Horrela, zure ekarpenek garrantzi handiagoa izango dute. Gainera, kontua sortu duten erabiltzaileek baino ezin dute lortu administratzaile bihurtzea.

Kontua nola sortu[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena emateko (kontua sortzeko), nahikoa duzu orriaren goiko aldean eskuinean duzun "Sortu kontua" eta "Hasi saioa" loturetan klik egitea. Kontua sortu baduzu, ez ahaztu zure pasahitza edo erabiltzaile izena. Normalean horrelakoak gertatzen baldin bazaizkizu, ez ahaztu pasahitz berri bat lortu ahal izateko zure helbide elektronikoa adierazteaz. Zure erabiltzaile izena aldatu nahi izanez gero, Wikimediako orri honetan eska dezakezu aldaketa, ingelesez: «Username changes».


Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus «Kontua sortu».


Jarraitu Tutoriala: Amaitzeko