Laida Martinez Navarro

Wikipedia, Entziklopedia askea
Laida Martinez Navarro
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1965 (58/59 urte)
Herrialdea Bizkaia
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta psikologoa
Lantokia(k)Euskal Autonomia Erkidegoa

Literaturaren Zubitegia: 937

Laida Martinez Navarro (Bilbo, Bizkaia, 1965) euskal idazlea da.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Psikologian lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean, Hizkuntza Plangintzako graduatu ondoko ikastaroa egin du unibertsitate berean eta Eusko Ikaskuntzan, 2001-2002 ikasturtean. Itzulpen ikasketak ere egin ditu Bilboko Labayru Elizbarrutiko Ikastegian.[2]

Idazle bokazioa duenez, hainbat ipuin eta eleberri argitaratu ditu, euskaraz zein gaztelaniaz, bai irakurle helduentzat, bai gazteentzat. Horiekin harremanetan egoten da maiz, egile-topaketetan eta eskolatik irakurketa sustatzeko tailerretan. Era berean, Irakurketa Errazeko eleberri ugari argitaratu ditu, irakurtzen dutena irakurtzeko edo ulertzeko arazoak dituzten pertsonentzat egokiak.[3]

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Zomorroen kluba. 978-84-9109-001-4
  • El Club de los Bichos. 978-84-678-6175-4
  • Ikusezina. 978-84-8378-459-4
  • Aintzaneren kuadernoa. 978-84-8378-293-4
  • Zomorroen kluba oporretara doa. 978-84-9109-199-8
  • Invisible. 978-84-683-3465-3
  • Los líos de Max. 978-84-263-5109-8
  • Max Bilbon bizi da. 978-84-15495-62-8
  • Max vive en Bilbao. 978-84-15495-61-1
  • Marcus Marc y la ruta del petróleo. 978-84-945696-6-1
  • Erdi Aroko egunak. 978-84-944303-1-2
  • La fundación de Bilbao. Los días de la Edad Media. 978-84-948584-0-6

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat sari irabazi ditu, besteak beste:

  • Bilboko Udalaren ipuinsaria (Gizon tristea, 1998; eta Hondamendia, 2001);
  • Santurtziko Udalarena (Gonbidatuak, 1999);
  • Tene Lehiaketa (Egunkari laburra, 2001; eta Gaua, 2002);
  • Errenteriako Hiribildua (Gerrakoak, 2001); Lazarillo, OEPLI erakundeak sortua (Asociación Española para el Libro Infantil y Juvenil) (Max, 2002).
  • 2002an bigarren geratu zen Zumaiako Udaleko Julene Azpeitia lehiaketan, Egunak eta gauak ipuinagatik, drogak oinarri dituen istorioa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Martínez Navarro, Laida - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-15).
  2. «El Trastero del Multiverso: #136: "Invisible - Laida Martínez"» El Trastero del Multiverso 2018-07-18 (Noiz kontsultatua: 2024-03-16).
  3. «Libros de autor: Laida Martínez Navarro // Grupo Edebé: publicaciones infantiles, juveniles y para adultos» www.edebe.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-15).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]