Lakua I

Koordenatuak: 42°51′30″N 2°41′21″W / 42.85843707°N 2.68911555°W / 42.85843707; -2.68911555
Wikipedia, Entziklopedia askea
Lakua I
Eusko Jaurlaritzaren egoitza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaGasteiz
Koordenatuak42°51′30″N 2°41′21″W / 42.85843707°N 2.68911555°W / 42.85843707; -2.68911555
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1978

Lakua I Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusiko eraikinetako bat da, lehenbizi erabili zena Eusko Jaurlaritzak 1980an Gasteizen egoitza hartu zuenean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gasteiz ipar-mendebaldeko Arriaga-Lakuako ingurune zelai eta eraikinez hutsean eraiki zen 1970ko hamarkadan, ospitale geriatrikoa bilakatzeko asmoarekin, eta Arabako Foru Aldundiaren enkarguz. Julio Herrero, Enrique Hernández, Luis de Vicente eta Federico Collaut arkitektoek egin zuten proiektua eta 1978rako amaitua zegoen, baina ez zen asmo originalerako hornitu[1].

Aldiz, 1970eko hamarkadako amaierako Gernikako Estatutuaren eta hiru probintzietarako autonomiaren eztabaidetan, auzian zegoen ea Gasteiz hiriburu edo erakundeen egoitza (1979ko Estatutuak definitzen duen formula) izan ote zitekeen, eta kontestu horretan Arabako hiriburuan aukerak zeuden egoitza ofizial erraz edukitzeko. Horrek ere lagundu zuen hiriburutzan, eta hain zuzen Eusko Jaurlaritzaren egoitzarako Lakuako eraikin hauxe proposatu zen, eta 1980tik aurrera funtzio horrekin bete zen bulegoz eta sailez[2].

1991. urtean, Jose Antoni Ardanza lehendakari zela, zabalkunde bat erabaki zen eta horrela eraiki zen beste bulego eraikin, originalaren ekialderantz kokatua. Berria amaitzean, Lakua II izendatu zen eraikin berria, eta originala Lakua I[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Crespo, Txema G.. (1998-06-29). «Una capital de segunda mano» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-11-12).
  2. (Gaztelaniaz) Andueza, Iker Rioja. (2021-05-16). «Vitoria se reafirma en su capitalidad dentro de Euskadi 41 años después de una decisión polémica y pragmática» ElDiario.es (Noiz kontsultatua: 2021-11-12).
  3. (Gaztelaniaz) Azumendi, Eduardo. (2007-02-28). «Una de las tres sedes del Gobierno en Lakua funciona sin la licencia de primera ocupación» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2021-11-12).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]