Arabako Foru Aldundia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Arabako Foru Aldundia
Diputación Foral de Álava.jpg
Arabako Foru Aldundiaren egoitza Gasteizen.
Arabako Foru Aldundia hemen kokatua: Gasteiz erdigunea
Arabako Foru Aldundia
Arabako Foru Aldundia
Arabako Foru Aldundia (Gasteiz erdigunea)
Kokapena
Herrialdea  EH
Herria Probintziaren plaza, Gasteiz
 Araba
Koordenatuak 42° 50′ 50″ N, 2° 40′ 32″ W / 42.84722222°N,2.67555556°W / 42.84722222; -2.67555556Koordenatuak: 42° 50′ 50″ N, 2° 40′ 32″ W / 42.84722222°N,2.67555556°W / 42.84722222; -2.67555556
Arkitektura
Garaia 1781an eraikia
1982an zaharberritua.[1]

Arabako Foru Aldundia (ofizialki Diputación Foral de Álava-Arabako Foru Aldundia) Arabako gobernu organoa da. Espainiako beste diputazio batzuekin alderatuta lurralde historiko bat izateak ekartzen dituen konpetentziak ditu, hala nola, ogasuna, errepideak, mugikortasuna eta gizarte gaiak.

Arabako Foru Aldundiaren egoitzan Arabako Batzar Nagusien bilkurak ere garatzen dira.

Sailak eta foru diputatuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ahaldun Nagusia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Foru Aldundiaren buru Ahaldun Nagusia da, gainontzeko ahaldunek aukeratua. Gaur egun Ramiro Gonzalez da Arabako Ahaldun Nagusia.

2011an Ahaldun Nagusia aukeratzeko prozesua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko hauteskundeetako emaitzen ondoren, Bildu alderdiak esan zuen EAJren hautagaiari emango ziola botoa inbestidura saioan.[2] Bestalde, PSE-EEk PPren hautagaiari emango ziola botoa adierazi zuen.[3]

Ahaldun Nagusia hautatzeko lehian, beraz, EB-B taldearen bi ahaldunen botoak erabakigarri ziren. Talde honek bere oinarriko afiliatuei galdetu zien zer egin: EAJren aldeko botoa eman, Ahaldun Nagusi berriro Xabier Agirre Lopez izan zedin, ala bere hautagai propioaren alde bozkatu, horrela Ahaldun Nagusiaren postua PPko Javier de Andrések eskuratuz. Galdeketaren ondoren, bigarren aukera hobetsi zuten,[4] eta Javier de Andrés atera zen garaile.

Inbestidura saioan, Xabier Agirrek EB-Bko bi ahaldunei leporatu zien aurreko egunetan bi alderdiek hitzarmena lortzeko egin zituzten negoziazioetan EB-Bko ahaldunek trukean dirua eta haien alderdiko zenbait militanterentzako lanpostu finkoak eskatu zituztela.[5] Hurrengo egunean, EB-B alderdiko Kontxi Bilbaok onartu zuen bere alderdiko norbaitek eskaera hori egin zuela, baina ez talde negoziatzaileak, eta EAJrengandik horren berri jakin bezain laster negoziazio mahaitik kendu zutela.[6]. EB-Bko koordinatzaile nagusi Mikel Aranak Javier Madrazo koordinatzaile nagusi ohia eta Nerea Galvez eta Mertxe Etxezarreta Arabako batzarkideak kanporatu zituen alderditik.

Arabako Ahaldun Nagusien zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Legegintzaldia Lehendakaria Alderdia
I. (1979-1983) Emilio Gebara Saleta EAJ
II. (1983-1987) Juan María Ollora Otxoa de Aspuru EAJ
III. (1987-1991) Fernando Buesa Blanco PSE
IV. (1991-1995) Alberto Antsola Maiztegi EAJ
V. (1995-1999) Félix Ormazabal Askasíbar EAJ
VI. (1999-2003) Ramon Rabanera Rivacoba PP
VII. (2003-2007) Ramon Rabanera Rivacoba PP
VIII. (2007-2011) Xabier Agirre Lopez EAJ
IX. (2011-2015) Javier de Andrés Guerra PP
X. (2015-2019) Ramiro González Vicente EAJ

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Arabako Foru Aldundia