Lanark

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Lanark
Lannraig
Lanrik
Flag of Scotland.svg Eskozia
Lanark01.jpg
Administrazioa
Estatua  Erresuma Batua
Herrialdea  Eskozia
Konderria Hegoaldeko Lanarkshire
Postakodea ML11
Geografia
Koordenatuak 55° 40′ 30″ N, 3° 46′ 37″ W / 55.6749°N,3.77702°W / 55.6749; -3.77702Koordenatuak: 55° 40′ 30″ N, 3° 46′ 37″ W / 55.6749°N,3.77702°W / 55.6749; -3.77702
Demografia
Biztanleria 8.253 (2011)
Bestelako informazioa

Lanark, Eskoziako gaeleraz: Lannraig eta eskozieraz: Lanrik, Eskozia hegoaldeko udalerria da, Hegoaldeko Lanarkshire eskualdean dagoena. 2011ko erroldaren arabera 8.253 biztanle ditu.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kumbrierazko Lanerc hitzetik dator, honek "basoko soilgunea" esan nahi du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatarrek gotorleku bat eraiki zuten gaur egun Castle Hill deitzen den muinoan, izan ere Clyde ibaiaren gaineko puntu estrategikoa baitzen.

X mendean Lanarkeko gaztelua eraiki zen. Erdi Aroan merkatu herri garrantzitsua izan zen eta 1140an David I.a Eskoziakoak errege burgo izendatu zuen. Harresia ere eraiki zen merkataritza babesteko, eta herriak lau ate izan zituen. Bertatik kontrolatzen zen eremu zabala Lanarkshire zen. St Kentigern eliza ere garai hartakoa da.

1786an David Dale negoziogizonak kotoi lantegia ezarri zuen herritik 2 kilometrotara Clyde ibaiaren ertzean eta inguruan langileentzako auzoa sortu zen. New Lanark ("Lanark berria") izena hartu zuen. Richard Arkwright asmatzaileak asmaturiko makina bereziak erabili ziren, uraren indarra aprobetxatzen zutenak. 2001 urtean UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

XIX mendean trenbidea iritsi zen eta 1930tik aurrera militarren kuartela ere egon izan da bertan.

Lanark Lanimer Jaialdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtero ekainean ospatzen den jaialdia da. Eskolako haurrek Lanimer erregina eta gortea aukeratzen dute eta herriko negoziogizonek Lord Cornet. Astelehen gauean hiriko mugarrien erdiak ikuskaten dituzte Lord Cornet eta bere laguntzaileek, asteartean Lanimer erreginaren eta bere gortearen desfilea izaten da, eta asteazkenean Lord Cornet eta laguntzaileek falta diren mugarriak ikuskatzen dituzte. Ostegun eta ostiralean erreginak harrera egiten die herritarrei eta haurrek abestiak eta dantzak egiten dituzte.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lanark Aldatu lotura Wikidatan