Langileen Estatutua (Espainia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Langileen Estatutua lan harremanetarako oinarrizko araudia da Espainian, lanaren araudi-esparru guztiaren funtsa, zehazki; izan ere, langileek eta enpresek dituzten eskubide, askatasun eta betebehar guztiak garatzen eta zehazten ditu. Lan-esparruko lege-erreferentzia gehienak lege horretan daude jasota.

1980 urtean ezarri zen indarrean, eta 1978. urteko Konstituzioaren 38. artikuluaren ebazpenaren ondoriotzat jotzen da.

Langileen Estatutuak hiru titulu ditu, eta 92 artikulu, honela banatuta:

  • I. titulua. Norbanakoaren lan-harremanak.
    • I. kapitulua. Xedapen orokorrak.
    • II. kapitulua. Lan-kontratuaren edukia.
    • III. kapitulua. Lan-kontratua aldatu, eten eta azkentzea.
    • IV. kapitulua. Langileen faltak eta zehapenak.
    • V. kapitulua. Preskripzio-epeak.
  • II. titulua. Langileek enpresan ordezkaritza kolektiboa izateko eta bilerak egiteko duten eskubidea.
    • I. kapitulua. Ordezkaritza kolektiboa izateko eskubidea.
    • II. kapitulua. Biltzeko eskubidea.
  • III. titulua. Negoziazio kolektiboa eta hitzarmen kolektiboak.
    • I. kapitulua. Xedapen orokorrak
    • II. kapitulua. Prozedura


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.