Langile

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Langileak.

Langilea edo behargina legezko adina duen eta bere borondatez haren zerbitzu sarituak eskaintzen dituen edozein pertsona da[1][2]. Beharrezko adinik ez badu, berriz, haurren esplotazioa da; eta lana borondatezkoa ez bada, esklabotza.

Zerbitzu hori antolakunde batean bete dezake langileak, pertsona fisiko edo juridiko baten agindupean, enpresaburu izena hartzen duena; edo, aitzitik, langile autonomo edo independente (Freelance) moduan.

Kapitalismoan ere lan indarra saltzen duen langileari proletario ere deitzen zaio, horrela ekoizpen bitartekoen jabe ez den klasea definituz. Ikuspegi marxistatik erabili ohi da, batez ere, termino hori.

Testuinguru historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Langilearen kontzeptu modernoa, enpresarioarena kasurako, XIX. mendeko Industria Iraultzarekin sortzen da eta Bigarren Industria Iraultzarekin sendotzen da. Dikotomia sozial, ekonomiko eta produktibo honek ezarriko lituzke klase sozialak: klase kapitalista (burgesia, XVII.mendetik erabiltzen den terminoa) eta langile klasea (proletargoa edo klase baxua). [3]

Agiri Komunistan, Marxek eta Engelsek, autonomoak ez diren langile multzoa defendatzen dute proletargo gisa:

« Proletargo gisa, soldatapeko langile modernoak dira; ekoizpen-bideen jabe ez direnez, euren lan-indarra saltzera behartuak ikusten dira bizirauteko. »


Teoria marxistan, burgesiari kontrajarrita, ekoizpen-bideak ez dituen langilea dago. Ondorioz, langilek bizirauteko duten modu bakarra euren lan-indarra burges bati saltzea da.

Gizarte kapitalista lanaren, diruaren eta ekoizpen-lehengaien erabileraren antolakuntza espezifiko batean oinarrituta dagoen gizarte politiko eta juridikoa da. Gizarte hau klase sozioekonomikoetan dago mailakatuta. Bere berezitasun nagusia maila batetik bestera mugitzea posible dela da.

Burges-langile dikotomiak herrialde okzidentalen historia erabat moldeatuko du XIX. eta XX. mendeetan bereziki. Hala ere, ekoizpen prozesuen konplexutasunak, mekanizazioak, langile prestatuek, figura juridiko eta laboral berrien agerpenak, hirugarren sektorearen gorakadak eta Hirugarren Industria Iraultzak langileen egoeraren analisia eta teorizazioa asko zaildu dute.

Langile sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lan motaren arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Langileak bere alkandoraren lepoaren koloreagatik banatzen dira ohitura anglosaxoietan:

  • Zuria (white collar workers): bulegoetako lanak egiten dituztenak (administratiboak, exekutiboak, bulegariak...).
  • Urdina (blue collar workers): industia, fabrika edo tailerretan lan egiten dutenak (langileak, mekanikariak, ofizialak...).
  • Arrosa: (pink collar workers): zerbitzuen sektoreko langileak (hezkuntza, osasungintza, etxeko langileak...).
  • Berdea (gren collar workers): ekonomia soziala edota ekonomia jasangarrian lan egiten duena (jasangarritasuna eta garapen jasangarria).

Lan-kontratuagatik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Emakumeak lanean Indian
    Kondizioagatik:
    • Langile finkoa edo mugagabea (langile finko mugagabea barne).
    • Aldi baterako langilea (bitartekoa eta ebentuala barne, beste batzuen artean).[4]
  • Lanaldiaren arabera:
    • Lanaldi osoa.
    • Lanaldi partziala.

Dependentzia erlazioagatik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kontzeptua

Espainiar Gizarte Segurantzako Langile ataria