Lankide:Adeicortes/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea


Sugandilak, narrasti txikiak dira, eta ez dira kaltegarriak.

Animalia hauek oso adimentsuak dira eta ondo tratatuz gero, etxeko maskota ere bihur daitezke.

   Ba al dakizu   
Sugandilei buztana apurtzen zaienean, denboraren poderioz berriro berri bat ateratzen zaiela?.

Non bizi dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sugandilak bizi diren lekua.

Sugandilen habitat lurzoru harritsuak dira, eta edozein tokitan aurkitu ditzakegu antartidan izan ezik. Hala ere haien klima gogokoenak, klima epel eta beroak dira.

   Ba al dakizu   

Euskal Herrian, eta hain zuzen ere Donostian espezie endemiko bat dagoela? Espezie honen izena Donostiako iberiar sugandila da.

Zertaz elikatzen dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Animali hauek intsektujaleak dira, beraz, hitzak esaten duen bezala, intsektuak jaten dituzte. Esate baterako, inurriak, armiarmak, euliak… beste askoren artean.

Armiarma
Eulia

Sugandilaren sare trofikoa hurrengoa da:

Inurria → sugandila→ hontza

Inurriak
   Ba al dakizu   
Sugandilek ere harrapariak dauzkatela? Esate baterako, oiloak, katuak, sugeak...

Nola ugaltzen dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sugandilek, bi ugalketa mota eduki ditzakete espeziearen eta lekuaren arabera. Sugandila batzuk obiparoak dira, hau da, sugandila emeak arrautzak jartzen ditu. Beste batzuk berriz, bibiparoak dira, hau da, zuzenean bizirik jaiotzen dira arrautzarik gabe.

Prozesu honek 4 hilabeteko iraupena du, hau da 16 aste, eta udaberrian eta udan gertatzen da gehienbat.

Zenbat sugandila mota daude?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   Ba al dakizu   

Sugandilek berezko hizkuntza dutela eta bere espezieko beste kideekin komunikatzen direla mugimendu eta jarrera espezifikoekin?

Narrasti honek, milaka espezie desberdin ditu, 4.000 inguru guztira. Batzuk handiagoak dira besteak baino, eta beste batzuk kolore ilunagoak dituzte hobeto ezkutatzeko.

Noiz arte bizi dira?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sugandilak normalean 5-10 urteren bitartean bizi ohi dira, baina espezie asko daude eta batzuk 20 urtera arte bizi daitezke.

Sugandila eguzkitan

Zergatik jartzen dira eguzkitan?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sugandilak neguan joan egiten dira eta harri arteko zuloetan ezkutatzen dira. Baina eguzkia ateratzen den bezain pronto berriro ateratzen dira, eguzkitan jartzeko. Odol hotzeko animaliak dira, horrek esan nahi du inguruko tenperaturaren arabera dutela odoleko tenperatura ere. Eguzkiak odola berotzen die eta energia ematen die janari bila joateko.

Sugandilak odol hotzeko animiliak direnez, beraien odoleko tenperatura inguruko

   Ba al dakizu   

Espezie batzuen ezkaten koloreak haien gogo-aldartea adierazten duela?

tenperaturaren berdina da. Hauek, eguzkia bilatzen dute, energia lortzeko eta horrela janari bila joateko. Negua iristen denean, ezkutatzen dira.