Edukira joan

Lankide:Aimar I.G/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Melanie Adele Martinez (Astoria, New York, 1995eko apirilaren 28a) estatubatuar abeslari, konpositore, aktore, zuzendari eta produktorea da.

Melanie Martinez Gramercy Antzokian 6

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1995eko apirilaren 28an jaio zen, Astorian, eta Baldwinen hazi zen, New Yorken[1]. Martinez hiru urterekin hasi zen abesten eta urtebete geroago gitarra jotzen, baina hamahiru urte bete arte ez zen hasi ikasgai bezala hartzera[2]. Derrigorreszko bigarren hezkuntzan egon zen bitartean, argazkigintzarako joera garatu zuen, erretratuetan eta lan kontzeptualetan zentratuz. Musikaren aldetik, eskola-talentuen lehiaketetan eta mikrofono irekiko errezitaldietan parte hartu zuen Long Islanden zehar[2].

2012: The Voice[aldatu | aldatu iturburu kodea]

NBCren The Voice talentu lehiaketa estatubatuarraren hirugarren denboraldirako entzunaldia egin zuen Melaniek, bere trebetasun musikalak garatzeko eta hobetzeko itxaropenarekin[3]. 5.garren geratu zen[4].

2013-2017: Dollhouse eta estudioko lehen albuma Cry Baby[aldatu | aldatu iturburu kodea]

The Voicetik kanpo geratu ondoren, Martinez bira musikal txiki batean murgildu zen bere herrialdeko estatuetan zehar, bere musika idatzi eta grabatzen zuen bitartean[4]. Bira akustikoa zen, non Melaniek The Voice-n abestu zituen abestietako batzuk interpretatzen zituen, baita jatorrizko beste batzuk ere, hala nola «Birthing Addicts», «Million Men» eta «Dear Porcupines»[5]. 2014ko otsailaren 10ean, «Dollhouse» estreinako singlea kaleratu zuen bere bideo musikalarekin batera[6]. 2015eko abuztuaren 14an argitaratu zen Cry Baby izeneko estudioko lehen albuma[7].

2019-2020: Estudioko bigarren albuma K-12 eta After School EP[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko azaroan, Martinezek Cry Baby 's Extra Clutter izeneko bere bigarren EPa kaleratu zuen, Cry Babyren aparteko abestien binilo fisikoaren jaurtiketa, baita Martinezen «Gingerbread Man» singlea ere.

2017ko martxoan, Martínezek bere bigarren albumeko abesti bakoitzaren istorioa kontatuz pelikula bat ekoizteko nahia adierazi zuen.

2019ko maiatzaren 15ean, abeslariak K-12 estudioko bigarren albumaren izena eman zuen eta bideo bat argitaratu zuen abestiari lehen begirada emanez. Egun bat geroago, albumaren azal ofiziala erakutsi zuen argazki baten bidez Instagrameko bere kontuan. 2019ko maiatzaren 29an argitaratu zuen abeslariak albumaren kaleratze-data ofiziala, eta 2019ko irailaren 6an merkaturatu zuen musika.

2020ko otsailaren 10ean, Melaniek «Copy Cat» abestia kaleratu zuen, Tierra Whack rap-egile, abeslari eta konpositore estatubatuarrarekin elkarlanean. 2020ko ekainaren 26an, Melaniek «Fire Drill» abestia kaleratu zuen, K-12 filmaren kredituetan agertzen zena. 2020ko irailaren 25ean, Melaniek EP After School diskoa kaleratu zuen, 7 abestiz osatua.

2023-orainaldia: Estudioko hirugarren albuma Portals[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023ko otsailaren 18an, Instagrameko argitalpen guztiak artxibatu ondoren, Martinezek Portals album berriari iseka egin zion Instagramen onddo baten bideo bat argitaratuz baso lanbrotsu eta oniriko batean, zurtoinean grabatutako "RIP Cry Baby" rekin, abesti berri baten pasarte batekin batera. 2023ko otsailaren 22an abeslariak albuma bere Instagrameko kontuan bideo baten bidez eta albumaren aurreordenaren bidez 2023ko martxoaren 31n kaleratuko duela iragarri zuen.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estudioko albumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

EPak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Single-ak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2019: Fire Drill
  • 2020: Copy Cat

Musika-birak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Melanie Martinez on Apple Music» Apple Music (Noiz kontsultatua: 2023-06-12).
  2. a b «Melanie Adele Martinez (eliminated, Round 2) - MSG Varsity» web.archive.org 2016-03-03 (Noiz kontsultatua: 2023-06-02).
  3. «The Voice | NBC» web.archive.org 2013-01-10 (Noiz kontsultatua: 2023-06-02).
  4. a b (Ingelesez) «Dollhouse first release music video!» Indiegogo (Noiz kontsultatua: 2023-06-02).
  5. (Ingelesez) Huang, Belinda. (2013-12-04). «Former ‘Voice’ Contestant Melanie Martinez Endeavored to Show True Artistry (Show Review)» http://www.berkleegroove.com.
  6. (Ingelesez) McRady, Rachel. (2014-02-10). «Voice's First Breakout? Melanie Martinez Releases Haunting New Single» Us Weekly (Noiz kontsultatua: 2023-06-09).
  7. (Gaztelaniaz) Cry Baby (álbum). 2023-04-06 (Noiz kontsultatua: 2023-06-09).