Lankide:Ainhoairigoyen/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Laika herri-kulturan.[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laikaren bidaiek munduko txakur famatuenetako bat bihurtu zuten hura.[1] 1997an plaka bat jarri zen Zviozdni gorodok-en (Izarren hiria euskaraz) hildako kosmonauten omenez. Laika plakaren izkin batean irudikatzen da, kosmonauta baten hanka artean zelatan.[2] 1964ko Moskuko  Pokorítelyam kósmosa oroigarrian (Espazioaren konkistatzaileen monumentua euskaraz) zizelkatuta ageri diren pertsonaia guztien artean Laika eta Lenin dira izenaz ezagutu daitezkeen bakarrak.[3] Zenbait herrialdetan Laika txakurraren irudiarekin zigiluak sortu ziren, haren hegaldia ospatu nahian. Txokolate- eta zigarro-markak haren oroimenez izendatu izan dira eta, gaur egun oraindik, Laikaren oroigarri-bilduma handiak agertzen dira enkanteetan.[4]

Mars Exploration Rover misioan  NASAK Laika izendatutako Marteko lur-eremuaren objektiboa.

2005eko martxoaren 9an Mars Exploration Rover misioaren kontrolatzaileek Marteko lur eremu bati Laika izena jarri zioten, nahiz eta ez modu ofizialean. Vostok kraterretik hurbil aurki dezakegu, Meridiani Planumen.

Hainbat literatura-obratan agertu izan da Laika, zientzia-fikziozkoak gehienak, eta baita fantasiazkoak ere. Hauetan haren erreskate edo biziraupenari buruz hitz egin da maiz. Julian May-ren Intervention eleberrian Laika estralurtarrek erreskatatzen dutela kontatzen da. Jeanette Wintersonen Weight eleberrian Atlasek, Greziako titanak, orbitan aurkitzen du haren kapsula eta txakurra adoptatzen du. Doctor Who telesailean haren hiletaren istorioa kontatzen da. Flash Gordon komikiaren kapitulu batean txakur-itxurako ilargiko estralurtar arraza batek salbatzen du Laika.

  1. «Russia opens monument to space dog Laika - USATODAY.com» usatoday30.usatoday.com (Noiz kontsultatua: 2020-12-15).
  2. «Moscow Animals - devoted to the welfare of homeless animals» web.archive.org 2012-06-20 (Noiz kontsultatua: 2020-12-15).
  3. (Gaztelaniaz) Sistema de Datos Astrofísicos. 2020-08-19 (Noiz kontsultatua: 2020-12-15).
  4. «Animals as Cold Warriors: Missiles, Medicine, and Mans Best Friend - Laika» www.nlm.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2020-12-15).