Lankide:Aitziaizpuru/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

PEPTIDO AKTIBOAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

DEFINIZIOA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Digestioan hidrolisi entzimatikotik edo kimikotik sortzen diren aminoazido sekuentziak dira non funtzio biologikoak dituzten. Orokorrean, tamaina txikikoak izaten dira 3 eta 20 aminoazido bitartekoak. Gizakiaren osasunarentzat positiboki jarduten dute.

SARRERA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Peptido aktibo hauen efektu biologikoa euren bioerabilgarritasunaren menpe dago eta azken hau, peptido hauek digeriketan zehar azaltzen duten erresistentziak determinatzen du. Peptido hauek euren funtzio burutu ahal izateko, urdaileko eta hesteetako proteasaren ekintza jasan ondoren, hesteetako epitelioa igarotzeko gai izan behar dute modu honetan, zirkulazio sistemikoaren bitartez ehunera heldu ahal izateko bertan euren funtzio gauzatzeko. Dipeptidoak eta tripeptidoak badira, hesteetako mukosatik burutu dezakete euren garraioa nahiz eta peptido handiagoen kasuan heste mehean ematen den euren xurgapena. Aipatzekoa da baita ere, peptido hauen funtzio biologikoa galduz joaten dela katea handitzen dijoan heinean.

ERABILERA NUTRITIBOA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urdailean hasten da peptido aktiboen digestioa pepsina entzimen bidez. Proteolisiaz gain, hestean xurgapena gertatu baino lehen, azido kontzentrazio handiak daude peptidoen digestioa emateko. Hesteko endopeptidasen bitartez, 2-6 bitarteko peptidoak sortuko dira. Heste meharrean digeritu gabeko peptidoak, heste lodira igaroko dira. Bertan, hesteko mikrobiotak metabolizatuko ditu, adibidez, Escherichiacoli-k.[1]

FUNTZIOAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sistema inmunea estimulatzen dute. Gaixotasun kardiobaskularrak murrizten ditu, izan ere, angiotensina-l sortzeko entzima inhibitzen dute eta kolesterol gutxikoak dira. Antioxidatzailea da, endekapenesko gaixotasunak eta zahartzea atzeratzen dituzte. Digestioa eta xurgapena hobetzen ditu. Antibakterianoa eta antibirusa. Minbiziaren aurkako babesa, tumoreen ugalketa murrizten dute. Antikoagulatzailea, odolbilduak izateko arriskua gutxitzen dute.[2]

GOMENDIOAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Peptido aktiboen funtzioak eta hauen kantitate eraginkorrak oraindik ikertzen dabiltza zientzialariek. Hori dela eta, ezin da gomendio zehatzik eman biztanleriari, hala ere, zenbait kasutan jada ikertu da zenbait elikagaiek dituzten peptido aktiboen kantitate eraginkorrak funtzio zehatzetarako. Besteak beste, esne hartzituan dagoen kaseina hidrolizatua 20g/egun hartuz, hesteetako epitelioaren odol-jarioa handituko da.

ITURRIAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare jatorriko proteinetan → garian, artoan, arrozean, ekilorean, soia eta garagarrean

Animalia jatorriko proteinetan → esnean eta beste esneki batzuetan, arrautzan, haragian, arrainen muskuluan eta jalea realean.

ERLAZIONATUTAKO GAIXOTASUNAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Peptido aktiboek zenbait propietate bioaktibo izango dituzte, izan ere, propietate hauek zenbati gaixotasunen prebentzioarekin erlazionatuta egongo dira eta aurretik aipatuta daude peptido aktiboen funtzioen atalean. Hala nola; aktibitate immunomodulatzailea, aktibitate antimikrobianoa, aktibitate antitronbotikoa, aktibitate antioxidatzailea, aktibitate antineoplasikoa, etab. izango dute peptido hauek. [3]

BIBLIOGRAFIA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Txantiloi:Cita web
  2. Txantiloi:Cita publicación
  3. Txantiloi:Cita web